Gizartea, Estatua eta Zuzenbidea: Ikuspegi Filosofikoak

Clasificado en Otras materias

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,36 KB

Ikuspegi Naturalista: Aristotelesen Teoria

Gizakia gizartean bizi bada, ez da gogo hutsez, beharrizanagatik baizik. Estatu moduko gizarte antolakuntza handiagoak eta konplexuagoak dira, komunitateak baitira gizabanakoen beharrizan guztiak asetzeko era bakarra.

Aristotelesek dioenez, estatua "gizabanako libreen elkartea da. Gizabanako berdintsuen arteko elkartea ahalik eta ondoena bizitzeko". Berdintasuna eta askatasuna gizartearen sorreran ditugu, baina komunitate horrek ondo bizitzea bermatu behar du.

Bestalde, Aristotelesen iritziz, gizakiaren izaera sozialaren froga eztabaidaezina mintzairan daukagu. Sistema horri esker, egokia eta zuzena zer den erabaki eta, horren ondorioz, hirian justizia ezarri ere egin dezakegu.

Ikuspegi Konbentzionala: Gizarte Ituna

Ikuspegi honen arabera, gizabanakoak itun baten bidez elkartu ziren. Berez ez zuketen gizartean bizi nahi izango, gizaki kontuak konbentzionalak baitira.

XVII. eta XVIII. mendeetan, zenbait pentsalarik ikuskera konbentzionalaren aldeko argudiorik eraginkorrenak eman zituzten. Gizabanakoak bere burua itun bat egitera behartuta ikusten du, helburu hauek lortzeko:

  • Segurtasuna bilatzea.
  • Bizitza edota jabetza babesteko ziurtasuna.
  • Askatasuna bermatzeko tresna izatea.

Zuzenbidea eta Estatu Soziala

Zuzenbide Kontzeptua

Gizakien arteko harremanak erregulatzeko idatzitako arautegiaren bidez, gizarteko ordena bermatu nahi izan zen. Arautegi hori ZUZENBIDEA da.

Zuzenbide-estatua esaten dugunean, agintea legearen menpe daukan erregimen politikoa ulertu ohi da. Gizabanakoen eskubideak babestea ere eginkizun duen estatu tankera horrek legeria guztirako erreferentzia den arautegi nagusi bat du: KONSTITUZIOA.

Legeen Baldintzak

Legeek bi baldintza nagusi bete behar dituzte:

  1. Herri-subiranotasuna sortu duten erakundeek promulgatu behar dituzte.
  2. Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalean agertzen diren zuzenbidearen oinarrizko printzipioen araberakoak izan behar dute.

Gizabanakoen arteko hitzarmenak, enpresen edo elkarteen arautegiak ezin dira estatuaren zuzenbidearen kontrakoak izan. Era berean, zuzenbide-estatuek ezin dute lege bat ezarri Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalaren kontrakoa bada.

Entradas relacionadas: