Gizartearen Antolaketa eta Legearen Inperioa: Bilakaera Historikoa eta Oinarrizko Printzipioak

Clasificado en Medicina y Ciencias de la salud

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,86 KB

Gizartearen Antolaketa: Bilakaera Historikoa

Gizaki talde guztiak sozializatzen direnean, antolaketa modu bat ezarri behar dute. Historian zehar, antolaketa modu ezberdinak izan dira. Esaterako:

  • Tribala: Komunitate txikiak eta iraupeneko ekonomia.
  • Esklabista: Hiriak eta inperioak, eta funtsezko ekoizpena esklaboen esku.
  • Feudala: Jauntxo feudalak eta ekonomian nekazaritza funtsezkotzat hartuta, basailu-harremanetan oinarritua.
  • Modernoa: Industria eta merkataritzaren garapena, eta estatu nazionalaren sorrera.

Gizarteak aurrera egiteko, beharrezkoa da aginteren bat egotea eta behar den indarra edukitzea jokabide ez onuragarriak debekatzeko. Bestalde, zenbait jokabide betearazi egingo dira. Gizarte osoak aginte hori onartu behar du; hori da legitimazioa (boterea eta agintea erabiltzea arrazoituta dagoela).

Menderatze Motak

Menderatze mota batzuk ezin dira ontzat hartu, esaterako, karismatikoa eta tradizionala, ez dutelako botere legitimoaren baldintzak betetzen.

  • Karismatikoa: Liderren edo buruaren ezaugarrietan oinarritzen da. Egitura txikia eta ezegonkorra du, jarraitzaileek edo aldekoek babestua.
  • Tradizionala: Ohiturak eta tradizioak bermatzen dute agintea. Legegilearen mendekoak edo berak ordaindutako pertsonak; nolabaiteko autonomia dute.
  • Arrazional/legala: Agintea legezko prozeduren bidez arrazoitzen da.

Max Weberrek hiru menderatze mota aipatzen ditu: karismatikoa, tradizionala eta arrazional/legala. Hala ere, arrazional/legalak bakarrik dauka legitimazioa, herritar guztiak onartutakoa delako. Estatuak legezko indarkeriaren monopolioa izan behar du, legitimazio prozesuan herritarrak parte hartu duten heinean.

Legearen Inperioa

Gobernu mota asko egon dira historian zehar. Esate baterako, monarkia absolutistan, erregearen hitza legea zen. XVII. mendetik aurrera (Iraultza Liberalen ondoren), aldaketa handiak gertatu ziren. Kontzeptu berriak jaio ziren, eta herriaren subiranotasunetik sortutako legeari garrantzia ematen zaio. Honen ondorioz, legearen inperio kontzeptua heldu zaigu.

Zuzenbidea denontzat berdina izatean datza legearen inperio kontzeptua; horrela, bidegabekeriak desagertu egingo lirateke. Immanuel Kanten arabera, hiru dira estatu modernoen zuzenbide-sistemaren oinarrizko printzipioak:

  • Askatasun printzipioa: Gizarteko kide guztiak aske dira, gizaki diren aldetik.
  • Mendekotasun-printzipioa: Gizarteko kide guztiak legedi komun bakarraren mende daude, mendeko diren aldetik.
  • Berdintasun-printzipioa: Mendeko guztiak berdinak dira, herritar diren aldetik.

Entradas relacionadas: