GKEak, Basamortutzea eta Garapen Iraunkorraren Azterketa
Clasificado en Electrónica
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,32 KB
GKEak, Basamortutzea eta Garapen Iraunkorra
GKEak: Gobernuz Kanpoko Erakundeak
GKEak: Gobernuz kanpoko erakundeak irabazteko asmorik gabeko erakunde pribatuak dira, eta ez dira estatuaren eskuetan egoten. GKEek askotariko helburuak izaten dituzte; baina, asko, gizaldeko eta garapenerako laguntza ematen aritzen dira.
GKEek tokian bertan, eskualdean, nazioan edo nazioartean egin dezakete lan. Lan horren bidez, nazioarteko gobernuek eta erakundeek asebetetzen ez dituzten beharrak asetzen saiatzen dira. Horretarako, boluntarioen lankidetza izaten dute, eta pertsona partikularren, estatuen, enpresen eta abarren diru-laguntzen bidez finantzatzen dituzte proiektuak. GKEen bidez, herrialde aberatsetan bizi garen guztiok lagun diezaiokegu herrialde ahulen garapenari.
Basamortutzea
Zer da Basamortutzea?
Basamortutzea lurzoruak produktibitatea eta landare-geruza galtzea da, basamortu bihurtu arte. Prozesu hori munduko leku erdi lehorretan gertatzen da, eta batez ere, giza jardueraren ondorioz. Lehorteak eta klima-aldaketak larriagotu egiten dute prozesu kezkagarri hori. Lurraren gainazalaren %30 basamortu bihurtu da, eta kontinente guztietan gertatu da fenomeno hori.
Berotegi-efektua
Berotegi-efektuaren Gasak eta Ondorioak
Berotegi-efektua eragiten duten gasak metanoa, nitrogeno oxidoak eta, nagusiki, karbono dioxidoa dira. Gas horiek Eguzkiaren argia eta beroa espaziotik Lurrera igarotzen uzten dute; baina gero, ez diete hain erraz ihes egiten uzten.
Berotegi-efektuak aldaketa handiak eragin ditzake kliman, eta horren eraginez, poloetako elurra urtu daiteke. Elurra urtuz gero, itsas maila igo egingo litzateke, eta kostaldeko zenbait eremu urak hartuko lituzke.
Garapen Iraunkorraren Ikuspegiak
- Batzuen iritziz garapen iraunkorra lor daiteke; hau da, ekonomiaren hazkundea eta natura-baliabideen zainketa harmoniza daitezke, etorkizuneko belaunaldiek baliabide horiek erabili eta haietaz gozatu ahal izan dezaten. Hori da gobernu askoren iritzia.
- Beste batzuen ustez, berriz, ezinezkoa da ekonomiaren hazkunde handia eta ingurumenaren errespetua bateratzea, eta beharrezkoa iruditzen zaie kontsumoa murriztea. Hori da mugimendu ekologista askok aldezten dutena.