Globalizazioa: Abantailak eta Desabantailak
Clasificado en Otras materias
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,7 KB
Teknologiaren Globalizazioa
Aurrerapen teknologikoak munduan zehar garatu dira, nahiz eta modu desberdinean izan. Komunikabideei eta ezagutzari dagokienez, haien artean oso urrun dauden herrialdeen arteko komunikazioa oso azkar egiten da. Horri esker, ideien, iritzien eta ezagutzaren trukea ematen da. Interneten garapena ezinbestekoa izan da prozesu honetan.
Demokraziaren Globalizazioa
Demokrazia parlamentarioa zabaldu da, diktadurak herrialde batzuetan mantendu arren. Demokraziek, bere aldetik, akats batzuk dauzkate, eta horiek konpondu beharko genituzke. Amerika Latindarraren diktaduren amaiera aipagarria da.
Giza Eskubideen Globalizazioa
Munduan zehar zabaldu dira giza eskubideen babesaren ideiak, oraindik herrialde batzuetan erabat ezarri ez diren arren. Emakumeen eta haurren eskubideak, adibidez, oraindik ez dira errespetatzen leku askotan.
Globalizazio Ekonomikoa: Alde Onak (Teorikoki)
- Industrien eta enpresen mugimendu askea: Industria onartzen duen herrialdeak etekinak lortzen ditu.
- Produktuen mugimendu askea: Kontsumitzaileak produktu gehiago lortu ahal ditu, prezio baxuagoarekin.
- Diruaren mugimendu askea: Inbertsioak onartzen dituen herrialdeak etekinak lortzen ditu (diruak herrialdean jarraitzen duen bitartean).
Globalizazio Ekonomikoa: Alde Txarrak
Bukatu Gabeko Globalizazioa: Globalizatu Ez Diren Aspektuak
Lan-Eskubideetan Ez Dago Globalizaziorik
Herrialde batzuetan ez dira lan-eskubideak errespetatzen. Langileek soldata baxuak dituzte, egun eta ordu gehiago lan egin behar dituzte (langile esplotazioa). Emakumeek egoera okerragoetan lan egiten dute. Haurrek ere lan egiten dute eta ezin dira eskolara joan. Enpresak herrialde horietara joaten dira diru gehiago irabazten dutelako.
Ez Dago Globalizazio Soziala
Zerbitzu sozialak (hezkuntza, osasuna, erretiroak...) mantentzeko dirua beharrezkoa da; beraz, herrialde askotan ez dago horrelako zerbitzurik. Herrialde horietan zergak oso baxuak dira, eta, horrexegatik, enpresak hara joaten dira. Horrek herrialde horietako pertsonei kalte egiten die. Zergak hain baxuak izatean, ezin dira mantendu zerbitzu publikoak, baina igotzen badira, lantegiak ez dira joango.
Ez Dago Globalizazio Fiskala
Dirua herrialde batzuetara eraman daiteke zergak ez ordaintzeko (paradisu fiskalak). Dirua herrialdetik ateratzean, zerbitzu sozialetarako dirua murrizten da.
Ez Dago Mugen Globalizazioa
Ez dago pertsonen mugimendu askea. Herrialde bateko lantegiak (multinazionalak) zure herrialdera etor daitezke, eta gero etekinak eraman ditzakete, baina pertsonek ez daukate aukera hori.