Glosario Klimatiko eta Geografikoa
Clasificado en Geología
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,62 KB
Klima
Atmosferak leku jakin batean duen batez besteko egoera da. Ezaugarri egonkorrak ditu. Klima aztertzen duen zientziari klimatologia deritzo.
Eguraldia
Atmosferak une eta leku jakin batean duen egoera da. Oso aldakorra da.
Eguraldi-mota
Altuerako nahiz gainazaleko zirkulazio atmosferikoak egoera atmosferiko ugari eragiten ditu urtearen joanean, eta horrek eguraldia mota batekoa edo bestekoa izatea ekartzen du. Espainian, honako hauek dira eguraldi-mota ohikoenak:
- Negua
- Uda
- Udazkena eta udaberria
Kanarietan, eguraldia egonkorra izaten da.
Ekintza-zentroak
Goi eta behe presioko eremuak dira. Presio atmosferikoa aireak gainazal-unitate baten gainean eragiten duen indarra da. Bi ekintza-zentro mota daude:
- Antizikloia: Goi presioko eremuak dira. Eguraldia egonkorra da.
- Depresioak (edo borraskak): Behe presioko eremuak dira. Eguraldia ezegonkorra da.
Aire-masak
Aire zatiak dira, tenperatura-, hezetasun-, eta presio-ezaugarri jakin batzuk dituztenak. Ezaugarriak beren jatorrizko eskualde edo iturburu-eskualdeetan eskuratzen dituzte.
Arro hidrografikoa
Ibai, aintzira edo itsaso berera isurtzen diren urak jasotzen dituen lur-hedadura da. Arroetan, urak ibilgu batetik igarotzen dira, eta hierarkikoki antolatutako sare bat osatzen dute.
Ibai-erregimena
Ibai baten emariak urtaroaren arabera egiten duen aldaketa da. Prezipitazioen banaketaren eta elur formako prezipitazioaren araberakoa da. Bi faktore horiek kontuan hartuta, elur-erregimeneko, euri-erregimeneko eta erregimen mistoko ibaiak bereizten dira.
Landaredi potentziala
Eremu bateko landaredia eratzean naturako faktoreek soilik parte hartu badute, klimax esaten zaio landare-komunitate horri.
Paisaia
Natura-inguruneko elementuen (erliebea, klima, urak, landaredia eta lurra) elkarreraginen araberako itxura izaten duten eremu geografikoak dira.
Arrisku naturala
Naturako elementuek, zenbaitetan, gizakien bizitza edo ongizatea mehatxatzen duten hondamendiak eragiten dituzte. Horiek gertatzeko probabilitateari arrisku naturala deritzo. Espainian, arriskurik ohikoenek jatorri geologikoa edo klimatikoa dute, eta hildakoak eta kalte materialak eragin ditzakete, baita azpiegiturak, eraikinak edo uztak kaltetu ere.
Baliabide naturala
Natura-inguruneak modu askotan eragiten du pertsonengan: gizakien beharrak asetzeko baliabideak edo elementuak ematen ditu, zenbait jarduera.