Gogo-berotasuna, Bisioa eta Helburuak Erakundeetan
Clasificado en Matemáticas
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,33 KB
4) Gogo-berotasuna da, ziur asko, emoziorik kutsakorrena. Egoki kudeatuz gero, gogo-berotasuna lankideak atzetik arrastaka eramateko "katerik" sendoena da. Gogo-berotasuna azkar eta erraz hedatzen da, eta edonorengana iritsita, gogo-berotasun gehiago eta ilusio handiagoak eragiten ditu. Benetan bizirik gaudelako zantzua da. Liderra bere proiektu eta zereginekin positibo, kartsu eta pozik agertzen denean, oso litekeena da lankideengan ere, erreakzio modura, ilusioa eta gogo-berotasuna areagotzea.
Lankideari eragiteko bide kognitiboa
Liderraren eragin kognitiboa, liderraren beraren ezaugarrien eta nortasunaren araberakoa izaten da: liderraren hezkuntzaren, ideologiaren, jarraibideen araberakoa, alegia.
Bisioa
1) "Bisioa" etorkizunera bideratuta dago, helmuga jakin bat aldarrikatzen du, etorkizuna deskribatzen du. Bisioak bere baitan hartzen ditu elementu ideologikoak, partekatutako balioak eta halako oinarri etiko bat. Bisioaren bitartez, liderrak erakundearentzat etorkizun ideal baten argazki zabala sortzen du. Liderrak garatzen duen epe luzeko "bisioak" abiapuntutzat eta oinarritzat hartzen ditu, hein baten behintzat, lankideen beraien beharrizanak, ideiak eta idealak. Bisioa formulatzeko eta taxutzeko prozesua, funtsean, kognitiboa da. Liderrak lankideengan modu indartsu eta iraunkorrean eragin dezan, premiazkoa da bisioak organizazioa bere osotasunean eta bere egunerokoan "blaitzea", hura lortzeko edo gauzatzeko presio eginez.
Helburuak
2) "Helburuek" begi-bistako lotura dute bisioarekin: helburuen bitartez lortzen da bisioa azken bururaino eramatea eta gauzatzea. Dena dela, ez dira nahasi behar: bisioa zabala, abstraktua eta anbiguoa da; helburuak, berriz, konkretuak, mugatuak eta espezifikoak dira.
Misioa
Helburuek, nolabait esatearren, "misioa" osatzen dute. Misioak "zergatik edo zertarako ari gara lanean" gisako galderari erantzuna ematen dio.
Misioak adierazten du erakundeak une jakin batean daukan jarduera, zer egiten duen, zergatik, zertarako, norentzat. Bisioak, berriz, adierazten du erakundeak epe luzean non egon nahi duen, zer izan nahi duen, norantz doan. Misioak oraina du giltzarri. Bisioak etorkizuna du ardatz. Misioak enpresaren barrualdeari begiratzen dio batik-bat. Bisioak, aldiz, kanpoaldeari gehienbat.