Goi Lautada: Bilakaera Geologikoa, Ezaugarriak eta Unitateak
Clasificado en Geología
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,55 KB
Goi Lautada: Bilakaera Geologikoa eta Unitateak
1. Goi Lautada
Bilakaera Geologikoa
Aro Primarioan sortu zen, orogenesi hertziniarrean sortutako Mendigune Hesperiko zaharraren higaduraren ondorioz. Aro Tertziarioan, Goi-lautadaren zati handi bat deformatu eta suntsitu egin zen alpetar orogenesian. Hori dela eta, hiru unitate bereiz daitezke:
- Antzinako zokalo paleozoikoa
- Barruko mendilerroak
- Barruko arro sedimentarioak
a) Antzinako Zokalo Paleozoikoa
Iberiar penintsularen mendebaldean bakarrik dago agerian gaur egun. Higadurak zokaloa estaltzen duten material tertziarioak suntsitu ditu, eta material silizeo primarioak agerian geratu dira: granitoa, arbela eta kuartzita.
- Penilautadak: Erliebe lauak dira. Granitoaren gainean modelatutakoak arbelaren gainean modelatutakoak baino lauagoak dira.
- Uharte-mendiak: Penilautadetan dauden harri gogorragoz eratutako erliebeak dira. Adibidez, Extremadurako penilautadan dauden kuartziten gainean eratutakoak.
- Arroila sakonak: Goi-lautadako arro sedimentarioen arteko ukipen-aldean, ibaiek arroila sakonak sortzen dituzte, penilautadetako material gogorren gainean sartzen direlako.
b) Goi-lautadaren Barruko Mendilerroak: Mendikate Zentrala eta Toledoko Mendiak
- Kokapena: Barruko mendilerroak Mendikate Zentrala eta Toledoko mendiak dira.
- Sorrera: Aro Tertziarioan sortu ziren, Goi-lautadako zokaloko bloke batzuk altxatzean, alpetar orogenesiaren ondorioz.
- Litologia: Bietan harri primarioak daude.
- Morfologia: Forma biribilduak eta tontor lauak dituzte.
Tontor Lauak
- Mendikate Zentrala: Garaiera handiagoa du, eta Goi-lautada erditik zatitzen du. Mendilerro aipagarrienak: Somosierra, Guadarrama, Gredos, Peña de Francia eta Gata.
- Toledoko Mendiak: Baxuagoak dira eta Hego Goi-lautada bitan zatitzen dute, Tajo eta Guadiana arroak bereiziz. Garrantzitsuena: Guadalupe.
c) Goi Lautadaren Barruko Arro Sedimentarioak
Aro Tertziarioan sortu ziren, Goi-lautadako zokaloaren blokeak hondoratzean, alpetar orogenesiaren eraginez. Arroetan, lehenengo aintzirak sortu ziren, eta, gero, material tertziarioz bete ziren: modu horizontalean kokatu ziren, beheko aldean estratu bigunetan eta goiko aldean estratu gogorretan. Horren ondorioz, paramoen, landazabalen eta aldapen erliebea sortu zen.
- Paramoak: Kareharrizko estratu gogorrek eratutako azalera estruktural lau eta garaiak dira. Ibaien higadurak U itxurako haranak sortu ditu, eta horiek estratuak mahai txikiagotan banatzen dituzte (adibidez, Alcarria, Mesa de Ocaña eta Mantxa).
- Landazabalak: Lautada baxuak dira. Paramoak higatu diren lekuetan sortu dira, eta beheko mailetako buztinak eta margak azaleratzen dira. Muino lekukoak edo mendixkoak ohikoak izaten dira, goialdean paramoetako kareharriak izaten dituzten hondar-erliebeak (adibidez, Duero, Tajo, Guadiana).
- Aldapak: Paramoen eta landazabalen artean inklinatutako aldeak dira.
Ipar eta Hego Goi-lautadak
- Ipar Goi-lautadako arroa: Garaiera handiagoa du eta uniformeagoa da (Duero arroa).
- Hego Goi-lautadako arroa: Baxuagoa da. Erdian Toledoko mendiak ditu, eta horiek bi arro hidrografiko sortzen dituzte (Tajo eta Guadiana).