Goi Paleolitoa Europan: Kronologia eta Ezaugarriak
Clasificado en Geografía
Escrito el en
vasco con un tamaño de 3,82 KB
GAIA: GOI PALEOLITOA
Goi Paleolitoa Europan (40.000 - 11.500 BP)
Goi Paleolitoaren Kronologia eta Eztabaidak
Goi Paleolitoaren hasiera Würm II eta III aldiekin bat dator (37.000-35.000 BP). Garai honetan, epelago eta hezeago oszilazio batzuk agertu ziren (Arcy, Paudorf). Honek honako industriak ekarri zituen:
- Perigordiar eta Aurignaciar industriak (35.000-21.000 BP).
- Azkenik, Solutriar kultura (20.000-17.000 BP).
Würm IV-n (17.000-11.800 BP), klima hobetu egin zen, hezetasuna igo eta basoak ugaritu ziren, eta Madeleine aldia hasi zen (17.000-11.000 BP).
Klima Aldaketak eta Ondorioak
Itsas-maila duela 20.000 urte 100 m beherago zegoen. Erregresioek eta transgresioek eragina izan zuten; hori dela eta, Goi Paleolitoko aztarnategi asko ur azpian daude. Lur lauak izateak giza- eta animalien mugimenduak errazten zituen.
Fauna, Migrazioak eta Bizilekuak
Klima hotzeko fauna ugaria zen. Itsasoko arrain eta ugaztunen inguruko informazio gutxi dago.
Bizilekuak: Harpeak eta haitzuloak erabili ziren, baina aire zabalekoak gehiago dira (adibidez, Kostenki IV, Puskari -Ukrainan-).
Aztarnategien kontserbazio arazoak eta aurkikuntzak oztopo dira azterketan.
Aztarnategien Tipologia
- Oinarrizkoak: Estratigrafia aberatsa, industria ugari eta sutegiak.
- Urtarokoak, espezializatuak: Ehizalekuak, suharri lantegiak.
- Saindutegiak: Arte irudiak dituztenak.
Tresneria: Harrizkoa eta Hezurrezkoa
Harrizko Tresneria
Suharriak erabili ziren; ijeltzen ugaritzea, tresna aniztasuna, fosil-gidariak, leptolitizazioa eta mikrolitizazioa, eta geometrizazio prozesua nabarmentzen dira.
Hezurrezko Tresneria
Zerratze-teknika erabili zen tresna berriak sortzeko (arrankaziak, jostorratzak). Fosil-gidari gisa erabili ziren (zirrindolak, arrankaziak).
Kultura Nagusiak
Chatelperron Aldia (>35.000 BP)
Behe-Perigordiarra edo Castelperroniarra bezala ere ezagutzen da. Fées-haitzuloa induskatu zen (A. Poirier, G. Bailleau, H. Delporte). Würm II-III (35-32.000 urte inguruan).
Industriak mousteriar itxurako elementu asko ditu (karraskagailuak, bizkardun aiztoak). Aztarnategi esanguratsuak: La Ferrassie, Le Trou de la Chèvre, Combe-Capelle (Dordoña).
Aurignac Aldia (33.000-27.000 BP)
Industriaren ezaugarriak: horztunak, karraskagailuak; printzaketa laminarra edo ijelkiarra; marruska anizkoitzak; Dufour-ijelkitxo asko; hezurrezko tresna gutxi.
Aztarnategiak: Krems (Austria), Geissenklösterle (Alemania), Isturitz, Labeko Koba, Gatzarria.
Solutre Aldia (20.000-17.000 BP)
Lartet eta Christy (1864) aurkitu zuten lehen aldiz. Kultura honen sorrera bertako azken gravetiar industrien bilakaeraren ondorio gisa ikusten da.
Tresna gidariak: punta aurpegi lauak, kamerdunak, sahats- edo ereinotz-motakoak. Hezurrezko tresneria: jostorratzak, azagaia, etab.
Aztarnategiak: Salpêtrière, Isturitz, Bolinkoba.
Madeleine Aldia (17.000-11.000 BP)
E. Lartet eta Christy (1863) identifikatu zuten. Suharrrizko industriaren kalitatea "jaitsi" egiten dela esan ohi da.
Hezurrezko tresneria: azagaiak, hagaskak, makila zulatuak, jaurtigailuak/bultzagailuak.
Arte higigarria: animali irudiak tresnetan, hagaska apainduak, makila zulatuak eta bultzagailuak.
Aztarnategiak: La Madeleine, El Castillo, Isturitz, Ekain.
Ehorzketa Erritualak
Sungir (25-22.000 BP): Moskutik 200 km-ra, tundra paisaian kokatutako aztarnategia.
Ehorzketa ikusgarrienetako batzuk: Saint-Germain de la Riviere, La Madeleine, Sorde I.