Gorputz Hezkuntza: Egoera Soziomotorra, IK eta Ebaluazioa
Clasificado en Deporte y Educación Física
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,16 KB
Harremanak Egoera Soziomotorrean
Elkarrekintza motorrak daude. Zuzenak: beste parte-hartzaileengan eragina duenean.
- Komunikaziokoa (kooperazioa): paseak
- Kontra komunikaziokoak (oposiziokoa): atera baloia
Ez zuzenak:
- Praxema: antizipazioak daudenean. Enpatia motorra, aurre-hartze motora eta deszentrazio motorra eta mentala dago (aurre ekintzak, desmarkatzea). Fisiologia eta pertsona bakoitzaren fisikoa eragina du.
- Gestema: keinuak erabili zerbait adierazteko (posizio edo keinu ezagunak). Adb: eskua altxatu baloia eskatzeko.
Guztiak, inteligentzia motorra sortzen du. Afektibitate bat ere (irabazi, galdu…).
Funtzio Semiotorrak eta Mugimendu Nozioa
Analisi unitatea jokaldia da. Funtzio semiotikoak esan nahia emateko gaitasunari egiten dio erreferentzia, hain zuzen ere, ekoizpena (kodifikazioa) eta harrera (deskodifikazioa) egiteko gaitasunari. Funtzio honen egite eremua akzio motorra denean funtzio semiotorraz hitz egiten da. Beraz, funtzio semiotorra akzio motorrak gauzatzerakoan parte hartzaileek zeinu motorrak kodifikatzeko eta deskodifikatzeko gaitasunari egiten dio erreferentzia. Mugimendu nozioa garatuz gero, parte hartzailearen adimena eta afektibitatea aztertzeko, ezagutzeko eta ezagupen horren ondorioz erabaki pedagogikoak hartzeko aukera urria nabarmena da. Erabaki pedagogikoen artean, adibidez hiru gehiegi jolas.
IK (Ikasle Kooperatiboa): Ezaugarri Nagusiak
- Elkarmenpekotasun positiboa: Taldekide bakoitzaren esfortzua talde arrakasta izateko beharrezkoa da.
- Elkarrekintza sustatzailea: Taldekideek kideen ikaskuntzak bultzatu eta estimulatzen dituzte talde helburuak lortzeko.
- Erantzukizuna: Banakoa eta taldekoa. Banako erantzukizunak taldekide bakoitzak IK indartzea errazten du, talde helburuen lorpena indartuz.
- Abilezia sozialen erabilera egokia: Ikasleek talde helburuak lortu ahal izateko taldekideen komunikazioa eraginkorrean oinarrituta lan giroa sortzeko beharra dute. Besteen iritzien alde agertzeak eta onartzea eta pertsonen arteko gatazkak positiboki kudeatzeko gai izateak lan giro egokia sor dezakete.
- Talde lanaren eraginkortasuna: Taldekideen hausnarketa egin diren jarduera eraginkorrei buruz eta eraginkorrak izan ez diren buruzko hausnarketa.
Gatazka Kognitiboa eta Metodologia
Gatazka kognitiboa funtzio kognitiboak martxan jartzen ditu. Arazoei soluzio bat ematea, irtenbideak… funtzio kognitiboaz baliatu behar dira ikasleek. Metodologia hitzak helburu bat lortzeko egiten da lana edo bidea esan nahi du.
- Helburu edota helmuga bat lortzeko erabiltzen diren prozedurei aipamena egiten die.
- Irakasteko erak benetako metodologia tresnak izanik.
Ebaluazioa Gorputz Hezkuntzan
Zer ebaluatu?
Eremu Motorrean
- Jokabide motorrak (koordinazioa, malgutasuna, oreka, erresistentzia…)
- Gaitasun motorrak eta nolakotasun fisikoak
Eremu Kognitiboak
- Kontzeptuak (osasuna, indarra, malgutasuna…)
- Prozesuak (nola?)
Jarrera Eremuan
- Jarrerak
- Balioak
- Arauak (gizarte arauak, kirol arauak…)