Gorputz Hezkuntza eta Praxiologia Motorraren Oinarriak

Clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,31 KB

Kontsigna Motak

Kontsigna Kualitatiboak

Norberaren gorputzean oinarritzen diren ekintzetan erabiltzen dira, hau da, ekintzaren garrantzia keinu teknikoan oinarritzen denean. Adibidez: kolokazioa boleibolean edo itzulipurdiak.

Kontsigna Dibertsifikatua

Inguruko ezaugarrietan oinarritzen diren ekintzetan erabiltzen dira, ekintzaren inguruko baldintzei ematen diete garrantzia. Adibidez: saskibaloia, piraguismoa.

Gorputz Hezkuntza

Jokabide motorren pedagogia da. Praktika kurrikularra garatzeko espazioa da, eta hauek praktikatzerakoan, esku-hartze motorrak gauzatzen ditu.

Praxiologia Motorra

Akzio motorren zientzia da, baina batez ere jarduera hori garatzeko baldintzei, funtzionatzeko moduei eta emaitzei dagokien zientzia da. Barne logikaz arduratzen da kirol eta jolasetan; hau da, partaideen artean ezartzen diren harreman konplexuez eta hauen ondorioz sortzen diren jarduerez arduratzen da.

Ziurgabetasuna

Jokabide motor baten barne logikaren ezaugarrietako bat da. Jarduera jorratzen den espazioarekin zerikusia du.

Adimen Psikomotorra eta Soziomotorra

Adimen Psikomotorra

Norberaren ekintzak burutzeko erabiltzen diren gaitasun kognitiboak dira, beste parte-hartzaileen eraginik gabe.

Adimen Soziomotorra

Taldeko lanean edota aurkariaren kontra jolastean erabili beharreko gaitasun kognitiboak dira.

Le Boulch-en Metodoa

Gizakiaren motrizitatean oinarritutako hezkuntza motorraren eredu bat da.

Motrizitatea: Gizakiak berez egin ditzakeen akzioak (jaurti, jauzi, bota...). Egite faktoreak (mekanikoak eta espezializatuak) eta kontrol maila (koordinazioa) aintzat hartuz, haurraren motrizitatea garatzeko metodoa landu zuen, beste haurrekin elkarrekintzak duen garrantzia ahaztu gabe.

Oinarrizko Kontzeptu Motorrak

Tonizitatea

Gihar uzkurdura maila da. (Adibidez: pisu asko, errepikapen gutxi).

Gorputz Eskema

Hezur, gihar eta giltzaduren multzoa da.

Koordinazioa

Neuronen eta giharren arteko lotura da. Bi mota nagusi:

  • Estatikoa (zutik geldirik)
  • Dinamikoa (oinez, korrika...)

Oreka

Gorputzaren posizio bat edo gehiago mantentzeko edo galdutakoak berreskuratzeko gaitasuna da.

Entradas relacionadas: