Gorputz Hezkuntzaren Oinarriak: Definizioa eta Jokaera Motorra
Clasificado en Psicología y Sociología
Escrito el en
vasco con un tamaño de 3,05 KB
1. Gorputz Hezkuntzaren Definizioa
Gorputz Hezkuntza (GH) ikaskuntza-irakaskuntza praktika bat da, non ikasleen jokaera motorretan eragina duen eta hezkuntza-arauen arabera antolatuta dagoen. Aipatu arauak legedian oinarrituta egon daitezke, ala ez (usadioak, irakasleak ezarritakoak, ikastetxeak bultzaturikoak, etab.). (Parlebas, 2001, moldatua)
2. Jokaera Motorra
(Beste arloetatik bereizten gaituena. Iturria: eGelan, Lavega)
- Giza-portaera motorraren antolakuntza esanguratsua da.
- Gizakiaren osotasunean eragiten du: arlo motorra ez ezik, pentsamendua, afektibitatea eta harremanak ere barne hartzen ditu.
- Ikaslearen nortasun osoa dago jokoan: hezkuntza integrala.
- Konpetentzia motorra (2007): curriculumaren gabezia nabarmena.
2.1. Arlo Motorra GHn
- Ekintza motorra nagusi da:
- Egoera motor batean ikasle bat bakar-bakarrik aritzen denean ala zenbait ikasle aritzen direnean.
- Portaera motorrak ikusten dira: korrika, bira, jauzia, ukitua, etab.
- Zenbait alditan jokaera motorra ez da gailentzen. Adibidez:
- Zorizko jokoak: karta-jokoak, leon-castillo, loteria...
- Joko kognitiboak: xakea, dama-jokoa...
- LHko GH-n %9a ez da motorra: txapa-tailerra, gurpilen zuloak konpontzeko tailerra edo telefono hondatua (López de Sosoaga, 2010).
2.2. Arlo Kognitiboa GHn
- Adimen motorra.
- Adimenak motrizitatea bideratzen du.
- Gaitasun kognitiboak: aztarnak bilatzea, esanahiak bilatzea, hautematea, aukeratzea, erabakiak hartzea, aurre hartzea, etab.
2.3. Harremanetako Arloa
- Arlo soziomotorra.
- Hiru harreman-mota: lankidetza, aurkaritza, eta lankidetza-aurkaritza.
- Arlo psikomotorrean, harremanik ez!
2.4. Emoziozko Arloa
- Jokoa jokalaria baino gehiago da.
- Arlo psikomotorrean ere emozioak agertzen dira: poza, tristura, etab.
- Soziomotrizitatean (afektibitatea).
- Espazioak eragiten dituen emozioak: besteak beste, beldurra (segurtasuna eta ziurtasun-eza).
3. Egoera Motorren Sailkapena
3.1. Pierre Parlebasen Sailkapena (LAZ)
3.1.1. Irizpideak
- Harreman motorra: L, A, LA: bai / L, A, LA: ez.
- Zalantza espazioan: Z: bai / Z: ez.
3.3. Zalantza Espazioan
- Espazioa etengabe irakurri behar da.
- Zergatik? Espazioak etengabeko ezusteak ematen dituelako.
3.4. Zenbait Hausnarketa Didaktiko
- Irizpide zientifikoak (konbinazio bitarra: bai ala ez).
- Maisu-maistrak: edukiak aukeratzea (oreka bilatzea, ez beti LAZ-ean).
- Curriculum anitza.
- Zortzi eredu: ikasleriak horietara moldatu behar du.
- Eredu bakoitzak jokaera motorretan ezberdintasunak ditu.
- Eredu bakoitzak arlo motorrean, kognitiboan, harremanetan eta emozioetan hezitzaile gisa jarduten du.
- Ebaluazioa: jokaera motorretan oinarrituta (lau arloak batera hartuta).