Gorputzen Dinamika eta Keplerren Legeak

Clasificado en Física

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,84 KB

Gorputzei Eragiten Dieten Indarrak

Gorputz batek indar baten edo gehiagoren eragina jasan dezake. Gorputz baten higidura hainbat indarren eraginaren ondorioz izaten da. Hori dela eta, indar horien guztien indar erresultantea (R) kalkulatu behar da.

1. Pisu Indarra

Lurrak gorputzak erakartzen ditu; erakarpen-indar horri pisu (P) deritzo.

2. Indar Normala

Indar normala (N) gainazalek haren gainean dauden gorputzetan eragiten duten indarra da. Gainazalarekiko zuta da.

N = -P (plano horizontaletan)

3. Marruskadura-Indarra (Fmar)

Higiduraren aurka egiten duen indarra da.

4. Bultzada-Indarra

Fluido batean (gasa edo likidoa) murgilduta dagoen gorputz batean eragiten duen indarra da bultzada.

5. Tentsio-Indarra

Gorputz bat soka bati edo kable bati lotuta dagoenean eta tira egiten diogunean, sokan edo kablean tentsio-indarra (T) agertzen da.

Newtonen Dinamikaren Legeak

1. Dinamikaren Lehen Printzipioa / Inertzia-Printzipioa

Gorputzak bere higidura-egoerari eusten dio: geldirik bazegoen, geldirik jarraituko du; eta higitzen ari bazen, higidura zuzen uniformean (HZU) jarraituko du.

2. Dinamikaren Bigarren Printzipioa / Oinarrizko Printzipioa

Gorputz bati eragiten dion indar erresultantea nulua ez bada, gorputza ez da geldirik egongo, ezta abiadura konstantearekin higituko ere, gorputzak azelerazioa izango du. F = m·a

3. Dinamikaren Hirugarren Printzipioa / Akzioa eta Erreakzio-Printzipioa

Gorputz batek beste bati indar bat (akzioa) eragiten dionean, bigarren gorputzak indar bera eragiten dio lehenengoari, aurkako noranzkokoa (erreakzioa).

Keplerren Legeak

Zeruko gorputzen posizioari buruz zegoen datu kopuru handia erabiliz, Johannes Kepler astronomo eta matematikari alemanak astroen higiduraren legeak ondorioztatu zituen:

  1. Planetak Eguzkiaren inguruan biratzen dira (translazioa), orbita eliptikoetan.
  2. Planetak abiadura areolar konstantean biratzen dira; alegia, azalera berdinak ekortzen dituzte denbora-tarte berdinetan.
  3. Planeta guztietan betetzen da: t2/d3

t: planetaren translazio-periodoa (bira oso bat egiteko denbora).

d: planeta eta Eguzkiaren arteko batez besteko distantzia.

Grabitazio Indarra

Keplerren legeei esker, planetek nolako higidura duten jakin dezakegu. Keplerrek pentsatu zuen Eguzkitik ateratzen diren indar magnetikoek eragiten zutela.

Isaac Newton zientzialariak ondorioztatu zuen zer indarrek eragiten zuten planeten higidura, grabitateak gorputzen higiduran dituen efektuei erreparatuta.

Newtonek, sagar bat bere pisuaren eraginez zuhaitzetik erortzen ikusi zuenean, sagarra erorarazten zuen indar berak eragiten zuela Ilargiaren higidura Lurraren inguruan, eta horren ondorioz, baita planeta guztien higidura ere.

Entradas relacionadas: