Gotikoa Frantzian: Historia, Arkitektura eta Eskultura

Clasificado en Arte y Humanidades

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,68 KB

Testuinguru Historikoa

  • Noiz? XII. mendearen erdialdean
  • Non? Paris inguruan
  • Jatorria eta gertaera nagusia: San Bernardoren erreforma zistertarra
  • Nora hedatu zen? Europara
  • Noiz arte? XII. mendetik XV. mendera

XI. mendearen bukaeran, erromanikoaren ideiak aldatu ziren. Filosofian bezala, ideia berriak sortu ziren. Asisko San Frantziskoren eskutik humanismoa hedatzen hasi zen (natura eta gizakia baloratzen hasi ziren). Erromanikoaren beldur apokaliptikoa desagertu zen. San Bernardok ezarritako erreforma zistertarrak artea xumea eta sinplea bihurtu zuen. Egitura soziala eta ekonomikoa aldatu beharra zegoen, merkataritza garatuz. Gotikoa burgesa eta hiritarra zen, erromanikoa ez bezala.

Gotikoa Frantzian

Arkitektura: Ezaugarri Nagusiak

Gotikoaren ezaugarri nagusiak argia eta bertikaltasuna dira.

Hasierako Gotikoa (XII. mendea)

  • Frantzia iparraldean sortu zen, Suger abadeak bultzatuta (Saint-Denis elizan).
  • Hortik zabaldu zen. Adibidez: Parisko Notre Dame.
  • Erromanikoko ezaugarri batzuk oraindik mantentzen ziren.
  • Espazioaren eta bertikaltasunaren kontzepzio berria.

Gotiko Betea (XIII. mendea)

Eliza batzuk: Reims, Amiens, Beauvais.

  • Elizen burualdea handia zen, ekialdera orientatua.
  • Transeptua nabearen erdirantz (mendebalderantz) zegoen, burualdeak luzera handiagoa zuen.
  • Girola (batzuetan) bikoitza + absideoloak.
  • Ate nagusiek (mendebaldekoek) 3 nabe dituzte, erdikoa zabalagoa; transeptuaren ondoren 5 izan ohi dira.
  • Fatxadan arrosetoia.
  • Bertikaltasuna pinakulu eta zinborrioen gaineko orratzek azpimarratzen zuten.
  • Hormaren desagerpena eta beirateen teknika (gotikoaren esentzia adierazgarriena), baoak sortuz eta argia emanez elizei. Adibidez: Chartreskoa.
  • Katedralek eta beirateek Jainkoaren etxearen sinbolismoa adierazten zuten, zerutiarra eta lurtarra uztartuz.
Elementu Arkitektoniko Berriak
  1. Arrosetoia
  2. Gargolak
  3. Orratzak
  4. Arbotanteak (kontrahormak)
  5. Kleristorioa
  6. Gabletea

Eskultura Gotikoa

Ezaugarriak

  • Arkitekturaren menpe zegoen, baina poliki-poliki askatzen joan zen.
  • Ateen konposizioa erromanikoaren berdina zen (atezangoetan, atezangoetan...), baina aurrekalde osotik zabaltzen zen (gableteetan...).
  • Irudien naturalismoa + aurpegien indibidualizazioa + pertsonaien arteko komunikazio handiagoa.
  • Estiloaren gailurra Amiensen eta Reimsen ikusten da, klasizismoaren aztarnak ere sumatzen direlarik.

Entradas relacionadas: