Gotikoaren Arkitektura: Ezaugarriak eta Agerpenak
Clasificado en Arte y Humanidades
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,55 KB
Gotikoaren ezaugarri nagusiak
Hiriaren sinbolo eta batasun espiritualaren lokarri, orratz luzeak gailentzen dira, bai estetikoki bai fisikoki. Nagusiki harria erabiliz, oinplanoa gurutzeduna edo basilikala da eta girolan kaperak ditu. Arku zorrotza eta gurutze-ganga ziren bikaintasun teknikoaren oinarri: Hormen funtzioa arinduz, nerbioek, arbotanteen bitartez, horma-bularretara bideratzen dute pisuaren zati bat. Nabeek altuera irabaztean, baoak ugaritu ziren, beirateek koloredun argiz bete eta barrualdea edertuz. Arkuak eta gangak konplexuago bilakatu ziren. Fatxadan, albo bakoitzean dorre bat eta erdian arrosa-leiho handi bat dituzte, eta atealdea eredu erromanikoa jarraituz antolatzen da.
Gotikoaren agerpen ezberdinak
Etapa klasikoa eta flamenkoa
Zisterren soiltasun eta geometria hutsekin hasi arren, XII. mendeko etapa klasikoan iritsi zen goren puntura, Chartres, Amiens, eta Reims-en, erdiko nabea altxatu eta barrualde ikusgarriekin (Parisko Sainte-Chapelleko beirateak, adibidez). XIV. mendean, flamenkoaren aberastasun dekoratiboa eta arku konopiala nagusitu ziren.
Italiar gotikoa
Italiar penintsulan, ezaugarri nagusiak arbotanterik eza, leiho txikiak eta txandakako kolore-bandek ezarritako horizontaltasuna ziren (Sienako katedrala, Florentziako Santa Croce eliza).
Gotiko zibila
Gotiko zibilean, Veneziako Duxaren luxuzko jauregia eta Florentziako Signoria nabarmendu daitezke.
Iberiar penintsulako gotikoa
Iberiar penintsulan, musulmanen aurkako gerrek eta Donejakue bideak giro kristau berezia sortu zuten.
Gaztelako gotikoa
XII. mendean funtzionaltasuna errotu zen. XIII. mendean, frantziar ezaugarriek eragina izan zuten Gaztelan: Burgos, Leon (beirate multzo ederrenarekin) edo Toledoko katedraletan.
Kataluniako gotikoa
XIV. mendean Kataluniakoak dira katedral esanguratsuenak, Bartzelonakoa edo Palma Mallorcakoa. Italiar eraginez, areto-oinplanoak, estalki lauak eta leiho txikiak dituzte.
Estilo isabeldarra eta berantiarra
XV. mendean, elementu dekoratibo musulman eta flamenkoak batzen dituen estilo isabeldarra sortzen da. Sevillako katedrala edo Burgosekoan altxatutako orratz eta zinborrioa dira adibide. XVI. mendean, eredu gotikoak jarraitzen ditu, adibidez, Segoviako katedralak.
Euskal Herriko gotikoa
Euskal Herrian, Nafarroako Erresumako hiriburuan (Iruñean) eta beste hiribildu nagusietan, baita Gaztelaren menpeko Gasteizen edo Baionako katedralean ere, mende horietako gorabehera politiko-erlijiosoen adibideak aurki daitezke.