Grabitatea, Zulo Beltzak eta Unibertsoaren Historia
Clasificado en Física
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,49 KB
Grabitate Indarra
XVII. eta XVIII. mendeen bitartean, Isaak Newtonek grabitazio unibertsalaren legea atera zuen. Honen arabera, gorputzak zenbat eta gertuago egon eta zenbat eta masa handiagoa izan, orduan eta gehiago erakartzen dute elkar.
Egitura guztietan du eragina. Talde lokaleko osagai guztiak eta beste milaka galaxia Virgo galaxia-kumuluaren erdigunera joaten dira. Horregatik, Erakarle Nagusia Virgo galaxia-kumuluaren erdiguneari deritzo.
Zulo Beltzak
Dentsitate handi-handiko materia kontzentrazioak dira eta grabitazio-erakarpenak hauetan du eraginik handiena. Grabitazio eremu handia dutenez, argiak ezin die ihes egin.
Zulo beltzen presentzia zulo beltzek xurgaturiko materiak igorritako erradiazioei esker jakin dezakegu. Esne Bidearen erdigunean dagoen zulo beltzak, Sagittarius A* du izena.
- Zulo beltz batean zenbat eta gorputz gehiago erori, orduan eta masa handiagoa izango du eta grabitazio erakarpena handia egingo zaio.
- 7,7 milioi km: gutxieneko segurtasun distantzia.
Doppler Efektua
Objektu batek uhinak igortzen ditu higitzen denean, eta uhinak distortsionatu egiten dira. Hartzailea hurbiltzean uhina konprimitu egiten da eta hartzailea urruntzean luzatu.
Galaxietan uhinak luzatzea esan nahi du argi gorria igortzen dutela, soinu aldaketa gertatu beharrean.
Big Bang Teoriaren Egiaztapena
Teoria sortu eta 50 urtera egiaztatu zen. Bi fisikari, merkataritza-antena berri bat sortu nahian zebiltzala, unibertsoko toki guztietatik erradiazio txiki-txikiak iristen zirela konturatu ziren.
Erradiazioa txikia zenez, oso urrutik iritsi behar zuen; hondoko erradiazio kosmikoa jarri zioten. Erradiazio hori Big Bang-aren oihartzuna zen.
Big Bang-aren eta Unibertsoaren Historia
- Puzte Garaia: Big Bang-ean unibertsoa guztiz konprimituta zegoen eta hedatzen eta abiadura handian hazten hasi zen. Puzte garaia zen.
- Materiaren Eraketa: Puzten ari zen unibertsoa fotonoz osatuta zegoen. Partikula horiek elektronak eta quarkak ziren. Tº milaka gradutara hozten hasi zenean, neutroiak eta protoiak eratu ziren quarketatik.
- Lehen Atomoak: Big Bang-a gertatu eta 300.000 urtera, He (Helio) eta H (Hidrogeno) atomoak eratu ziren.