Gramatikalizazioa eta Europar Perfektua Euskaraz

Clasificado en Lengua y literatura

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,78 KB

Gramatikalizazioa

Gramatikalizazioa (Gramatikalizatu = gramatikal bihurtu)

Gramatikalizazioa T.A.M. (Tenporala, Aspektuala, Modala) konstrukzioetan oinarritzen den prozesu diakroniko bat da, non fonologia, morfologia, sintaxia eta semantika gurutzatu daitezkeen.

Prozesu honetan morfema lexikoak gramatikal bihurtzen dira eta, era berean, morfema lexikoen eta gramatikalen arteko konbinaketak, konstrukzioak deritzenak, gramatikal bihurtzen dira.

Beraz, morfema gramatikalak morfema lexikotik datoz (edo haien arteko konbinaketetatik).

Gramatikalizazioaren garrantzia

  • Gramatikalizazioa inflexioa sortzeko prozesu garrantzitsuena da.

Hiztunok morfema lexikotik hartu eta gramatikalera eramaten ditugu (adibidez: gizonareki(kidetik dator)n). Aipatzekoa da metaforak ere sor ditzakegula lexikotik habiatuta, gauza konkretuak edo gardenak hartuz eta abstraktuztatuz.

Gramatikalizazioa, nolabait esanda, hiztegia arautzeko eta finkatzeko erabiltzen dugun prozesua litzateke.

Gramatikalizazioaren faktoreak

Gramatikalizazioaren funtzionamenduan zenbait faktore daude, baina nik aldaketa semantikoei (abstraktutasuna, metaforak) emango diet garrantzia. Ildo beretik jarraituz, gramatikalizazio iturburuak eta gramatikalizazio lerroak aipatu nahi nituzke:

  • Gramatikalizazio Iturburuak (Gram.iturburuak): Eskuragarriak diren konstrukzioak. Metaforak egiteko errezak edo izan daitezkeenak. Adibidez: gorputz atalak --> buru; mendi-burua.
  • Gramatikalizazio Lerroak (Gram.lerroak): Gramatikalizazio iturburuetatik lortzen ditugun urratsak lirateke. Aldaketa semantikoak jasan eta gero, forma zurrunagoak lortuko lirateke.

Europar Perfektua

Perfektuak esanahi erresultatiboa du, iraganeko ekintza batek orainaldiko beste ekintza batekin lotura daukalako. Hau da, beti behar ditu bi puntu (E = Ekintza, O = Oraina) eta E-k O-rekiko garrantzia izango du: E---------O.

Europar perfektua Europako hizkuntzetan dagoen konstrukzio perifrastiko bat da. Eremuko fenomenoa dela esaten da, kasu honetan, geografiak zer esana daukalako, izan ere, ez da ohikoa munduko hizkuntzetan, baina Europan hedatuta baitago, amankomuneko ezaugarriak dituzte eta joera/eredu bat jarraitzen dute (adibidez, Australiako ERG hizkuntzak).

Hizkuntza erromantze eta germanikoetatik habiatu eta Euskarara (Burutua) heldu zen.

Konstrukzio hau Karlomagnoren garaikoa dela esaten dute hizkuntzalariek.

Europar perfektuaren iturburuak

Europar perfektuan bi gramatikalizazio iturburu daude:

  1. Perpaus iragangaitzek (inakusatiboetan) posizioa adierazten duen aditz laguntzailea (izan, egon) + aditz nagusi baten partizipio burutua daukate. (Hau da, Europako konstrukzioa deritzoguna.) Adibidez: “es llegado”
  2. Perpaus iragankorrekoek jabetza adierazten duen aditz laguntzailea (*Edun, eduki) + aditz nagusi baten partizipio burutua. Adibidez: “tengo comido” (*edun → aspaldian tener).

Bestetik, azpimarratzekoa da ere, Europako hizkuntzetan (Gaztelania, Portugesa, Italiera, Ingelesa...) HABER aditza hedatu dela eta SER galdu. Bien arteko lehia egon zen.

Euskara: Beñat lurrera erori zen $ ightarrow$ Jatorriz: Beñat zegoen lurrera eroria.

Oraineko perfektuaren ohiko ibilbide semantikoa

Orainaldi erresultatiboa (jatorriz gaur egun daukan emaitza) $ ightarrow$ Orainaldi perfektua $ ightarrow$ Perfektibo hodiernala $ ightarrow$ Perfektiboa $ ightarrow$ Orainaldia

  1. Emaitza indarrean (apurtuta daukat)
  2. Emaitza garrantzitsua izango da (duela gutxikoa edo esperientziazkoa) (duela gutxi apurtu dut, baina...)
  3. Gaur

Iraganeko perfektuaren ohiko ibilbide semantikoa

Iragan erresultatiboa $ ightarrow$ Pluskuanperfektua $ ightarrow$ Iraganeko marko tenporala $ ightarrow$ Distantziazko perfektiboa $ ightarrow$ Perfektiboa $ ightarrow$ Lehenaldia

Semantika hedatuz joango da eta konstrukzio formala zurrunagoa egiten da.

Euskararen bilakaera

Euskarak formalki, perfektuaren konstrukzioak eta laguntzailearen hautaketa tinko mantendu du. Semantikoki, aldaketak izan ditu:

  • Oraineko perfektua duela gutxiko perfektiboraino eboluzionatu zen.
  • Iraganeko perfektua aspaldiko perfektibora eboluzionatu zen, pluskuanperfektua atzean utziz.
Euskalkien arteko aldeak

Iparraldean, oraineko perfektua aspaldiko perfektibora eboluzionatu: gaur/atzo heldu naiz.

Hegoaldean, denboraren distantziak markatzen du: gaur heldu naiz / atzo nintzen.

Entradas relacionadas: