Greba Mugimendua Espainian (1913-1924): Analisia eta Testuingurua
Clasificado en Matemáticas
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,89 KB
Grafikoaren deskribapena
1913tik 1924ra bitartean, Espainian izandako grebalarien kopuruaren bilakaera zehatza aztertzen dugu. Grafiko mota hau lineala, sinplea eta izaera sozioekonomikoa du. Historia liburu batetik aterata dagoenez, publikoa da eta historiazaleei zuzenduta dago. Bigarren mailako iturri historikoa da. Bertikalki grebalarien kopurua agertzen zaigu, hamar milaka; horizontalki, aztertutako urteak.
Datu garrantzitsuenak honakoak dira: gorabeherak izan arren, bi aldi desberdin agertzen dira. Batetik, grebalarien kopurua handitzen doan aldia, eta bestetik, orokorrean beherantz doan etapa. Bi etapetan, segida aldatzen duten gorabeherak agertzen dira. Punturik altuena 1920an gertatzen da, 250.000 grebalari inguru agertzen direlarik; eta gutxienekoak 1915ean eta 1924an aurkitzen ditugu, 25.000 grebalarirekin.
Testuingurua
Grafikoak hartzen duen garaian, lehenengo hamar urteak Borboien Berrezarkuntzaren garaikoak dira, eta hamaikagarrena, Primo de Riveraren diktaduraren lehen urtea. Bestetik, nazioartean, 1914-1919 bitartean, Lehen Mundu Gerrak ekoizpena garestitu eta esportazioak zailduko ditu, merkatuetako salneurrien gorakada eraginez, baina soldaten igoerarik gabe. Horrela, bizitza garestituko da eta soldatak berdin mantenduko dira.
Cánovasen txandakatze sistemak, bi alderdi liberal horietakoak ez ziren indar guztiak baztertuko ditu politikagintzatik, eta aldaketa lortzeko bestelako bideak hartu beharko dituzte. Industri Iraultza abiatuta, eta honekin batera proletargoaren esplotazioaren areagotzea eta bere egoeraren jabetza hasita, langile mugimenduaren borroka hasiko da. Aurrez aurre goi burgesia izango dute, bere lehentasunezko jarrerari eutsi nahian. Txandakatze sistema politiko ustelak, putxerazoak direla eta, beti gobernutik kanpo zokoratuta uzten ditu indar ezkertiarrak, errepublikazaleak eta abar. Beraz, bide politikorik ezean, kalean mobilizazioak egiten, grebak antolatzen eta iraultza soziala prestatzen arituko dira.
Ondorioak
Langile mugimenduaren bilakaeran, gorako eta beherako bi joera nabarmen daude:
Grebalarien gorako joera
1914-1919 bitartean, burgesiaren irabaziak gora egiten zuten bitartean, langileen bizi-baldintzak okerrera egiten zuten. Honek guztiak gizartean egonezina, asaldura, iraultza giroa eta grebak sortuko ditu. 1917: Estatuan egingo den lehen greba orokorra. Grebalariak zapalduak izan baziren ere, langile mugimendua indartu zen. Iraultza, Errusian bezala, posible zela ikusi zen eta sekulako indarra hartu zuen.
Grebalarien beheranzko joera
1918-1920, Hirurteko Boltxebikea: Lehen Mundu Gerraren amaierako krisialdi ekonomikoa hasiko da, eta hainbat lantegi itxiko dira, langabezia handituz. Landan eta Kataluniako industriguneetan gerra egoera sortuko da pistolerismoa dela eta: lantegi jabeek, soldatapeko...