Greziar eta Erromatar Jainko-Jainkosak: Taula Laburra
Clasificado en Latín
Escrito el en
vasco con un tamaño de 5,12 KB
Greziar eta Erromatar Jainko-Jainkosak
Jarraian, greziar eta erromatar mitologiako jainko-jainkosen laburpen taula bat aurkezten da, haien funtzioak eta sinboloak azpimarratuz.
| Grekoa | Latindarra | Zer egin dute (Funtzioak eta Sinboloak) |
|---|---|---|
| Zeus | Jupiter | Jainko-jainkosa eta hilkor guztien aita eta errege da. Arranoa eta tximista ditu boterearen ikur. |
| Hera | Juno | Zeusen arreba eta emaztea. Ezkontzaren jainkosa. Hegazti-oiak (paumak) daude berari eskainiak, hegazti horien lumatetan jainkosaren zerbitzari leial den Argosen begiak marrazturik daudelako. |
| Afrodita | Venus | Maitasunaren eta edertasunaren jainkosa. Beti dira berarekin maitasuntxoak (Eros/Kupido), izaki hegodun eta jostalariak. Sagarra oso gustuko du. |
| Atenea | Minerva | Jakituriaren eta gerraren jainkosa. Kasko, ezkutu eta lantza soinean dituela irudikatu ohi da. Hontza da haren jakituriaren sinboloa. |
| Hermes | Merkurio | Jainko mezularia eta jainko-jainkosa eta hilkorren gidaria. Kapela, hegodun sandaliak eta makila (kaduzoa) daramatza. |
| Ares | Marte | Gerraren eta adorearen jainkoa (jainkosa hitza zuzenduta). Kaskoa eta lantza daramatza. Zeus eta Heraren semea da. Amodio-kontuak izan zituen Afroditarekin. Saia eta txakurra berari eskainiak dira. |
| Poseidon | Neptuno | Itsaso, ibai eta lakuetako uren jainkoa. Hiruhortzekoa eraman ohi du eta maskor-itxurako gurdian doa, itsas zaldiek tira eginda. Zeus eta Heraren anaia da. Normalean troiatarren aurka aritzen da, behin batean laidoztatu egin zutelako. Polifemo ziklopearen aita da. |
| Artemis | Diana | Ehizaren eta basoen jainkosa. Kaskoa, arkua eta geziak dauzka. Zikoin bat izaten du lagun. Zeusen alaba, Delos irlaean jaioa. Apoloren arreba da. Behin, Agamemnon errege grekoak laidoztatu egin zuenez, Dianak orein bihurtu zuen Agamemnonen alaba. |
| Demeter | Zeres | Nekazaritzaren eta lurreko fruituen jainkosa. Esku batean izurdea dauka eta bestean usoa. Zeus eta Heraren arreba da. |
| Febo | Apolo | Poesiaren, edertasunaren, arteen, musikaren eta igarpenaren jainkoa. Artemisen anaia eta Zeusen semea. Troiatarren alde aritu zen. |
| Hefesto | Vulkano | Suaren eta sutegien jainkoa. Zeus eta Heraren anaia. Eskuetan mailua eta kurrikak izan ohi ditu. Afroditaren senarra. Jainko honek forjatu zituen Akiles eta Eneasen armak. |
| Hades | Pluton | Infernuetako eta hildakoen munduko jainkoa. Zeus eta Heraren anaia. |
| Dioniso | Bako | Jaien, mahastien eta antzerkiaren jainkoa. Zeusen semea. Jainko oso gurtua Asia Txikian, Tebasen eta Atenasen. |