Greziar Prosa eta Hizlaritza Klasikoa: Egile Nagusiak

Clasificado en Latín

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,56 KB

Prosa Greziar Klasikoan

Poesia baino geroago sortu zen prosa. Lehenengo lanak testu sakratuak, zuzenbidezkoak eta politikoak izan ziren. Historia eta filosofia greziar prosaren bi literatura genero nagusiak izan ziren.

Historia

Historiako lehen lanek itsas bidaiak kontatzen zituzten, periplo deituak. Logografoek ere idatzi zituzten.

Herodoto (K.a. 484-425)

  • Lan handiena: Historiak. Bederatzi liburuk osatua, bakoitzak musa baten izena zeraman.
  • Helburua: Pertsiako Inperioaren eta greziarren arteko gerrak kontatzea.
  • Bi bide nagusi erabili zituen:
    • Logografoen idatzietatik: mitologia eta poetetatik hartu zituen datuak.
    • Bere bidaiez: lurralde ezagunetara bidaiatu zuen. Hasierako ildo hori utzi eta herrietako gertaerak ere sartu zituen. Bigarren liburua Egiptori buruzkoa da.

Tuzidides (K.a. 460-400)

  • Lan nagusia: Peloponesoko Gerra. Atenas eta Espartaren arteko gerra kontatzen du.
  • Historiari buruzko analisi politiko eta militarra miragarria da.
  • Berarentzat, historia bizi izandako gertaerak kontatzea zen.
  • Kontakizuna eteten zuen pertsonaia historikoen hitzaldiak sartzeko.

Xenofonte (K.a. 430-354)

  • Tuzididesen historia jarraitu zuen, Helenikak lanaren bidez (K.a. 411-362 urte bitarteko gertaerak kontatu zituen).
  • Zaldiketari eta ehizari buruzko lanak, baita tiraniari buruzkoak ere, idatzi zituen.
  • Lan adierazgarria: Anabasis. Ziroren gudarosteak Asia Txikia zeharkatu zuen, helburu bera zuten gudarosteekin elkartzeko. Ziro garaitu eta hil egin zuten, eta gudarostea desegin zen. Greziarrak babesik gabe geratu ziren. Xenofonte jarri zen buru, eta Itsaso Beltzera iritsi ziren.

Hizlaritza

Jendeari ideia batzuk sinestaraztea eta entzuleak hunkitzea zuen helburu.

Hiru oratoria mota bereizten ziren:

  • Aztertzailea: gerrari, bakeari eta haziendari buruzkoa.
  • Judiziala: zuzenbidea oinarri hartuta, bidegabekeriak konpontzeko argumentuak ematen zituena.
  • Epidiktikoa: laudorioak egiteko erabiltzen zena.

Lisias (K.a. 445-360)

  • Hitzaldi judizialetan bezeroen gogoak adierazten zituen, eta Atenasko erdi-mailako gizarte klasearen ikuspegi orokorra ematen zuen.
  • Eguneroko bizitzaren zehaztasunak ematen zituen.
  • Lan adierazgarria: Eufiletoren defentsa.

Demostenes (K.a. 384-322)

  • Hizlari adierazgarrienetako bat izan zen.
  • Gaztetatik auzietan aritu zen.
  • Bere hitzaldiak idatzi eta ondoren buruz ikasten zituen.
  • Atenasen bakean eta oparotasunean tematu zen.
  • Lan nagusiak:
    • Filipikak: Filipo ez zela garaitezina, baina arrisku handikoa zela atenastarrei sinestarazten saiatu zen.
    • Olintiakak: Atenastarrek Olinto hiriaren alde egin zezaten ahalegindu zen.
  • Bere oratoria eraginkorra zen: entzuleak nahasten zituzten osagaiak baztertzen zituen, eta esaldi laburrak eta galderak erabiltzen zituen.

Luziano Samosatakoa (K.o. II. mendea)

  • Sofista munduan ibili zen.
  • Atenasen finkatu eta hogei urte igaro zituen.
  • Lan nagusiak:
    • Hildakoen elkarrizketak
    • Ametsa eta Oilarra
  • Satira zorrotz eta aberatsak idatzi zituen.
  • Bizioak eta filosofo sofistak izan zituen kritikagai.
  • Kritika ezkorra eta joera eszeptikoa nagusitu ziren bere lanetan.

Entradas relacionadas: