Gutun eredua

Clasificado en Deporte y Educación Física

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,27 KB

¡Escribe tu texto aHEZIKETA FISIKOAREN SORRERA (XVIII. Mendea) - “Heziketa fisikoa” terminoa 1762an agertzen da lehen aldiz idatzirik. Hala eta guztiz Ere, esan ohi da Errenazimentuan gorputz hezkuntza zegoela baina ez heziketa fisikoa. - XVIII. Mende erdialdera arte, G.H. Soilik nobleek jasotzen zuten eta bere edukia Gizartean agertzeko modua zen. O Gorputzaren grazia eta konpostura estamentu pribilegiatuaren adierazleak ziren. Gorputza bere ikurra da, bere bereizketa zeinua. - Mutilak jokoetarako ere prestatzen ziren eta joko horiek keinu eta kode zehatz eta Koherente bat bazuten. O Batzuk gerlariak izateko prestatzen ziren, entrenamendu luze eta murriztatzaile Baten bidez, gorputza gogortzeko eta eraginkorrak izateko. Hala ere, Denborarekin garrantzi handiagoa ematen hasi ziren formei, Gudarako/borrokarako eraginkortasunari baino. - Nesken heziketa helburuak, keinu nobleen dotoretasuna, janzkerako etiketa kode Konplexua ezagutzea eta konpostura zorrotzaren bidez gorputza eta grina kontrolatzea Ziren. - Arte akademikoak XVII. Mendearen hasieratik zabaldu ziren eta nobleen Formakuntzarako akademietatik hartu zuten bere izena. Eskrima, zaldiketa eta bolteoa Dira. O Hauetan eboluzio bat eman zen: Korteko kultura errefinatua zabaldu ahala, Gerrarako funtzionalak izatetik soziabilitatea prestatzera pasa ziren (Zaldunen Joko eta dibertsioetan dotore egoteko/ibiltzeko). - Dantza ere, arte akademikoa zen. Mutilek akademietan ikasten zituzten eta neskei etxera Etortzen zitzaizkien maisuak? O Funtzioak: Keinuen egokitzapena lantzea, mugimenduaren moderazioa eta Jarreraren kontrola. - Jesuitek fundatutako nobleen ikastetxe eta akademietan, eskolarako antzerkiak Erabiltzen ziren, bizitza sozialaren keinu eta jarrerak pertsonen arteko harremanetan nola Erabili behar ziren ikasteko, maila sozialaren arabera eta keinuak eta jarrerak aztertzen Ikasteko. - Beraz, errenazimenduko gorputz hezkuntzan ariketa ezberdinak erabiltzen ziren, liburu Ezberdinetatik jasotako informazioarekin: Grezia eta Erromako antzinako joko Olinpikoetatik eta Hipocrates eta Galenoren gimnastika medikuarengatik jasotako Informazioa (Hauek , osasunarekin lotzen ziren eta ez horrenbeste hezkuntzarekin. Joko Herrikoiek, izaera ludikoa zuten eta ez ziren G.H-rekin lotzen. - Laburbilduz, errenazimenuko gorputz hezkuntzaren helburu nagusia gorputza Kontrolatzea eta bere kanpoko itxura hobetzea izan zen, eta ez gorputzaren garapena Lortzea. 1 Ariketa modernoaren ezintzasuna Errenazimenduan - Ariketa ikusteko modu modernoa XVIII. Mendearen bukaeran sortu zen: “Giharren Borondatezko ekintza, batez ere errepikakorra eta jarraia, zatikakoa, puntuala, analitikoa Eta antolatua dena”. O Giharren borondatezko ekintza: Giharren garapenean zentratzen da eta Borondatezkoa da. O Errepikakor eta jarraia: Ariketa errepikatu behar da maiztasun jakin batez eta era Jarraian, ahal bada, bizitza osoan zehar. O Zatikakoa: Gorputza zatika lantzen da. O Puntuala: Gihar jakin batzuetan eragiten du. O Analitikoa: Gorputzaren mugimendu konplexuen analisitik, mugimendu Sinpleak atera dira. O Antolatua: Ariketa txandatan egiten da, goitik behera. (Honen eredua, gimnastika analitikoa: Gimnasia Suediarra XIX. Mendean. Quí!

Entradas relacionadas: