Hainbat Gai: Ekonomia, Geografia eta Kant-en Filosofia

Clasificado en Otras materias

Escrito el en vasco con un tamaño de 7,69 KB

Industria eta Enpresa Kontzeptuak

Definizioak

Industria

Industria hainbat prozesu eta jarduera dira, non lehengaiak moldatu eta produktu berriak sortzen diren. Produktuak oso desberdinak izan daitezke, eta horren arabera industria mota desberdinak ere badira.

Enpresa edo Konpainia

Enpresa edo konpainiak gizarteari ondasunak eta zerbitzuak eskaintzen dizkion erakundeak dira, eta beren helburua baliabideak (hala nola kapitala eta lana) modu eraginkorrean kudeatzea da.

Holding

Holding bat enpresa-talde bat da, beraren gainetik dagoen enpresa-ama baten pean dagoena. Enpresa-amak erabakitzen du taldeko enpresek jarraituko duten estrategia. Adibidez, Inditex, Amancio Ortegarena dena, enpresa-ama bat da, eta bere pean daude enpresak: Zara, Bershka, Massimo Dutti, Pull & Bear, Oysho, eta horrelakoak.

Goi-mailako Teknologiako Industria

Goi-mailako teknologiako industria teknologia aurreratuenarekin lotuta dago, eta normalean elektronika eta material berriak erabiltzen ditu. Era horretara, egungo teknologiaren aurrerapen handiena lortzen du.

Azalpen Gehigarria

Industria prozesu eta jarduera batzuk dira, non lehengaiak moldatu eta produktu berriak sortzen diren. Enpresa bat, bestalde, gizarteari ondasunak eta zerbitzuak eskaintzen dizkion erakunde bat da, eta bere helburua baliabideak modu eraginkorrean erabiltzea da. Batzuetan, enpresa handiek holding bat sortzen dute, beste enpresak kudeatu eta kontrolatzeko. Hori maiz gertatzen da enpresek deslokalizazio industriala egiten dutenean, hau da, ekoizpena kostu txikiagoak dituzten herrialdeetara eramaten dutenean. Horregatik, lan-baldintza malguagoak eta legeak gehiago errespetatzen ez diren herrialdeetara joaten dira. Azkenik, goi-teknologiako industria teknologiaren azken aurrerapenak erabiltzen dituen sektorea da, eta elektronika edo material berrien sorkuntzarekin lotuta egoten da.

Espainiako Erliebe Unitate Nagusiak

  • Zokalo Hertziniarra: Kantauriar Mendikatea, Galiziako Mendigunea, Erdialdeko Sistema, Toledoko Mendiak, Guadianako Sakonunea.
  • Kate Alpetarra: Pirinioak (16).
  • Zenozoiko Arroak: (2, 5, 6, 7, 8, 9, 11, 14).
  • Kanariar Artxipelagoa: Kanariar Uharteak (1).

Kant eta Ilustrazioa

Kant-en Testuen Laburpenak

1. Ilustrazioaren Garrantzia

Testu honetan Kantek ilustrazioari buruz hitz egiten du. Bertan azaltzen du arrazoi kritikorik erabiltzen ez duen gizakia adingabea dela, eta ilustrazioa erruzko adingabetasun horren irteera dela. Izan ere, espiritu kritikoaren bitartez eta "Sapere Aude!" tesiaren bitartez, adingabetasunetik ateratzea posible da gidaritzarik edo tutoreen laguntzarik gabe, eta beraz, autonomia izatera iritsi.

2. Arrazoimenaren Erabilera

Testu honetan Kantek arrazoimenaren erabilerari buruz hitz egiten du. Esaten du erabilera publikoa beti izan behar dugula, ilustrazioa sorrarazten baitu. Bestalde, erabilera pribatuak, askotan murriztuta badago ere, ez du ilustrazioa galarazten; baina erabilera publikoa murriztua egongo balitz, ilustrazioa oztopatuko luke.

3. Ilustrazioaren Garaia

Testu honetan Kantek ilustrazioaren bidean gauden edo ez galderari erantzuten dio. Esaten du gizakia ilustratua ez bada ere, ilustrazioaren garaian bizi dela. Izan ere, ilustratuak izateko, pentsamendu kritikoa eta norberaren kabuz pentsatzeko gai izan behar gara. Hala ere, autonomiatik urrun bagaude ere, bide zuzenetik goaz, seinale onak baitaude.

4. Erlijioa eta Adingabetasuna

Testu honetan Kantek ilustrazioaren arazo nagusia azaltzen du: erlijioa. Berak dio erlijioak ez digula laguntzen adingabetasunetik ateratzen; izan ere, zer egin esaten digute tutore hutsak izanik, adingabeak garen bitartean kontrolatzeko errazak baikara. Ondorioz, nola pentsatu, zer egin eta nola jokatu esaten digute, autonomia kenduz.

5. Adingabetasunetik Ateratzeko Zailtasunak

Testu honetan Kantek adingabetasunetik ateratzeko zailtasunei buruz hitz egiten du. Esaten du adingabetasunetik ateratzea eta autonomia bilatzea oso gogorra dela. Beraz, jende gehienak ez du lan hori egiten, eta horregatik, asko dira adingabetasunean murgilduta geratzen direnak. Hala ere, arazoa askatasun falta dugula da; izan ere, askatasunik gabe ezin dugu arrazoimenaren erabilera publikoa erabili, baina horrela izango ez balitz, jendea autonomia bilatzera ausartuko zen.

Kant-en Filosofiaren Oinarriak

1. Kant eta Ilustrazioa

  • Arrazoimen Teorikoa

    Mundua ulertu, ezagutza bilatu eta egia aurkitu (kausa-efektua).

  • Arrazoimen Praktikoa
    • Inperatibo Kategorikoa: a priori, kategorikoa, autonomoa.
    • Autonomia Morala:
      • I.K. Formulazioa: Zure jokaerak lege unibertsal bihurtu, eta gizakia ez bitartekari gisa tratatu.
      • I.K. Postulatua: Askatasuna, hilezkortasuna eta Jainkoa (bizitzeko eta morala ulertzeko "jakintza deuseztatu eta sinesmenari lekua egin").

2. Arrazoimena vs. Enpirismoa

  • Arrazoimena

    Jakintza jatorrizkoa, arrazoia ezagutza-iturria. Zentzumenak huts egiten dute (esperientzia guztiak esperimentatzea ezinezkoa da). Unibertsoko gertaerak arrazoi bat dira, ez kausalitatez. Metafisika ezagutu daiteke. Gauzak ezagutzea ideiak ezagutzea da.

  • Enpirismoa

    Esperientzia ezagutza-iturria, esperientzia muga da. Metafisika ezagutezina da. Ezagutzaren muga zentzumenetan dago. Jaiotzean tabula rasa gara. Ezagutzen ez dugunak ez du esan nahi ez existitzen denik.

2.1. Kant-en Sintesia

  • Ezagutza lortzeko a priori zein a posteriori behar dugu, esperientzia zein arrazoimena.

  • A priori

    Denbora, espazioa. Ezagutza guk eraikitzen dugu; objektua den bezala ez dugu ezagutzen, gure moldetara moldatzen dugu. Gauzak gu garen moduan ezagutzen ditugu, ez diren moduan. Mundu materiala bakarrik ezagutzen dugu.

  • Fenomenoa

    Gure gaitasunaren arabera ezagutzen duguna.

  • Noumenoa

    Gure ezagutzaren mugetatik kanpo dago. Guk ez dugu ezagutzen, baina horrek ez du esan nahi ez existitzen denik.

3. Kant-en Kritizismoa

  • Zer ezagut dezaket?

    Arrazoimen teorikoa: zerbait ezagutu nahi badugu, espazio eta denbora sentsaziotik abiatu behar dugu. Hala ere, gure ezagutza mugatua da Fenomeno eta Noumenoengatik. Baina ona da ezagutzen ez ditugun gauzak ezagutzera saiatzea.

  • Zer egin behar dut?

    Arrazoimen praktikoa: gure buruari ematen dizkiogun arauen arabera jokatu. Etika Formala: joka ezazu zure jokabidea lege orokor bihurtu zezakeen moduan eta gizakia helburutzat tratatu.

  • Zer itxaron dezaket?

    Arrazoimen praktikoa posible izateko askatasuna, hilezkortasuna eta Jainkoa onartu behar dira. Salbazioa edo ongitasun gorena espero dezakegu gure betebeharraren arabera jokatzen badugu, unibertso moral baten parte garela onartzen dugulako.

Kontzeptu Garrantzitsuak

  • Sapere Aude! Arrazoi kritikoak gizartea hobekuntzara eramango du. Arrazoi kritikoa ez lortzea adingabe izatea da.
  • Adingabeak, Tutoreak, Gizaki Autonomoa: Aginduak identifikatu, adingabetasuna utzi eta heldu bihurtu (heteronomiatik autonomiara igaro). Gizakiaren izaera autonomoak beste gizakiengandik desberdintzen gaitu.
  • Ilustrazio Garaia: Adingabetasuna utzi, pentsamendu kritikoa garatu, tutoreak utzi.

Entradas relacionadas: