Haizea eta Ur Basak: Geologia Naturaren Prozesuak

Clasificado en Geología

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,61 KB

Haizea

Haizearen higadura-ahalmena txiki samarra da. Batez ere, materialik meheenak garraiatzeko ahalmen handia du haizeak. Izan ere, oso gora eraman ditzake partikula horiek, eta lurrera erori aurretik, mila kilometro egin ditzake.

  • Reg: Deflazioak material finik gabe uzten du lurzorua eta Reg izeneko harri eremuak sortzen ditu.
  • Haizeak herrestan daraman hareak lixaketa moduko prozesu bat egiten du: urradura eolikoa. Behealdetik egiten du higadurarik handiena forma bitxiak sortuz, perretxiko formako harriak.
  • Lurzorua asko berotzen denean, goranzko laster bortitzak sortzen dira, harea eta hautsa oso gora eramaten dituztenak. Higadura-prozesu hori deflazioa da.
  • Haizeak bere energia galtzen duenean, harea pilatzen da dunak sortuz. Hareazko basamortuei erg deritze, eta ilargi erdi itxurako dunei, barján.
  • Loess: haizeak garraiatzen duen hautsaren metakina da.

Ur Basak

Klima lehorrerako eta landaredi urriko lekuetan, euria barra-barra egiten duenean, ura ez da lurzoruan sartzen; izan ere, gainazalean zehar igaro eta asko higatzen du lurzorua.Ur biziek lurzoruan eratzen dituzten ildoek bat egiten dutenean uharrak sortzen dira. Hiru zatitan banatuta daude: Harrera-arroa, hustubidea eta deiekzio-konoa.

A. Harrera-arro

Harrera-arroan, higadura oso handia da, eta karkabak sor daitezke.

B. Higadurak

isolatutako dorreei maitagarri-tximiniak esaten zaie.

- Hustubidean garraioa da nagusi eta sakanak sortzen dira.

C. Deiekzio-konoan

(zabalera handia duenean: Alubioi-konoa) sedimentazioa gertatzen da eta uholdeak gertatzeko arriskua duten lekuak dira.

Sakanak: Urak lurzoruan uzten dituen ildo sakonak dira.

Karkabak: Aldapa handiko lekuetan, ildo sakonak eta haien artean higatu gabe gelditzen diren gandorrez osatuta daude.

Erliebea ordoki, mendi, haran, labar eta abarrez osatutako lurraren gainazala da. Lurraren erliebea etengabe ari da aldatzen.

Prozesu geologikoak: Erliebearen modelatzea eragiten duten aldaketak dira, aldaketa horiek egin ahal izateko energia beharrezkoa da.

Energia iturriak:· Eguzki energia: Eguzkiaren energiak zirkulazio atmosferikoaren, uraren zikloa sorrarazten du eta izaki bizidunen bizi iturria da. · Grabitazio indarra: Grabitatearen indarra Lurrak eragiten duen erakarpen indarra da.

Entradas relacionadas: