Hannah Arendt: Bizitza, Totalitarismoa eta Gaizkiaren Hutsalkeria

Clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 4 KB

Hannah Arendt: Bizitza eta Pentsamenduaren Oinarriak

Hannah Arendt Lindenen jaio zen, Alemanian, 1906an, eta New Yorken hil zen 1975ean. Judu jatorriko politika ikertzailea izan zen, eta bere ikerketa gehienak politikaren inguruan izan dira, autoritateaz eta totalitarismoaz, bereziki.

Ikasketak eta Bizitzako Eraginak

20. hamarkadan Filosofia ikasketak hasi zituen unibertsitatean; bertan, bere pentsamenduan erabakigarria izan zen Martin Heidegger irakaslea ezagutu zuen. 30. hamarkadan, Berlinen zegoela, nazismoaren lehen pausuak pairatu zituen. Hannah Arendten pentsamendua bere bizitzan jasandako gertakariengandik baldintzatuta dago:

  • Alde batetik, bi mundu Gerrak, baina batez ere Bigarren Mundu Gerraren kausa izan zen gobernu nazional-sozialista. Bai nazismoaren bai estalinismoaren totalitarismoak bere lehenengo ikergai nagusiak bihurtu ziren.
  • Bestalde, “judutar-auziaren” baitan Holokaustoa eta Israelen sorrera aztertu zituen.

Eichmann eta Erantzukizun Morala

Alde batetik, Arendtek Eichmannek “Estatu Arrazoiak” aginduta jokatu zuela erreparatu zuen. Argudio honen arabera, norbanakoaren etika eta estatuaren etika ez daude maila berean, beraz, estatuak salbuespen moduan zenbait neurri har ditzake, norbanako bezala hartuko ez lituzketenak (eskubideen urraketak, biolentzia…). Arendten ustez, estatu totalitarioak salbuespen hauek egunerokoak bilakatzen ditu.

Horrez gain, Eichmannek aginduak jarraituz jokatu zuen, ardura guztia Hitlerri leporatu nahian. Historian zehar adibide ugari daude non legeak onartzen duen aginduak ez betetzea hauek legearen aurka doazen, baina Eichmannen kasuan, aginduak estatu totalitarioaren barruan zeuden. Ez zuen konfliktorik izan zentzu horretan.

Sokratesen Ikuspegia vs. Eichmannen Jokabidea

Sokratesek aldiz, bertutea ezagutza dela defendatu zuen, hau da, ongia egitea zuzena dena ulertzea eta horren arabera jokatzea da. Ikuspegi horretatik, ekintza gaiztoak egiten dituztenek, Holokaustoan Eichmannen gerra krimenak esaterako, zuzena denaren benetako ulermena falta dutelako egiten dute. Hala ere, horrek ez ditu erantzukizun moraletik libratzen.

Gaizkiaren Hutsalkeria

Gaizkiaren hutsalkeria: Hannah Arendtek Eichmannen epaiketan egoteko aukera izan zuen eta hark epaileen aurrean izandako jarrerak harritu egin zuen; ohartu baitzen Eichmann ez zela “munstro” bat, pertsona arrunt bat baizik. Ordukoa da “gaizkiaren hutsalkeriaren” ideia. Kontzeptu honekin gizakien hausnartzeko ezgaitasuna salatzen zuen; izan ere, pertsona batzuek sistema politikoko arauak hautsi gabe jarduten dute, beren ekintzen inguruan hausnartu gabe. Ez dira ondorioez arduratzen, aginduak betetzeaz bakarrik.

Gobernu Naziak eta Totalitarismoa

Gobernu naziak: Subjektuak herritar gisa dituen eskubide eta askatasunen garapena ukatzeko oinarrien gainean eraikitako gobernu-modua da. Gobernu naziak sinesmen aniztasuna inplikatzen duen giza ekintza sinesmen bakar batekin ordezkatzen du: ideologia totalitarioak adierazten duena. Izuaren bidez, naturaren legea eta historiaren legea betearazten ditu. Totalitarismoaren helburua boterea mantentzea da eta horretarako, lege natural edo historikoaren aitzakiapean, gizabanakoa suntsitzen joango diren legeak aprobatuko dituzte.

Giza Natura eta Izaera

Giza naturak: Arendtek giza natura eta giza izaera bereizten ditu. Alde batetik, sortzetikoa eta zalantzaezina den giza natura baten existentzia ukatzen du, baina giza izaeraren jarduerak existentziaren funtsezkotzat aurkezten ditu. Giza kondizioa liburuan, gizakiaren oinarrizko hiru jarduerak aztertzen ditu, bizitza aktiboa osatzen dutenak: lana, ekoizpena eta ekintza. Helburua giza jarduera zertan datzan azaltzea da. Vita activa eratzen duen ekintza bakoitza (landu, ekoitzi eta ekin) esparru desberdinetan gertatzen da: pribatuan, publikoan eta sozialean.

Entradas relacionadas: