Hannah Arendt-en filosofia politikoa
Clasificado en Otras materias
Escrito el en vasco con un tamaño de 7,73 KB
Totalitarismoaren analisia
Arendt batez ere “Totalitarismoaren jatorria” obraregatik da ezaguna, non nazismoa eta estalinismoa bezalako erregimen totalitarioak aztertzen dituen.
Totalitarismoa
Gobernu autoritarioaren beste modu batzuetan ez bezala, totalitarismoak herritarren ekintzak kontrolatzeaz gain, haien pentsamendua eta identitatea ere kontrolatu nahi ditu. Hannahrentzat, totalitarismoa ez zen ezerezetik sortu; imperialismo koloniala eta antisemitismoa bezalako fenomeno historikoetan sustrai sakonak zituen.
Arendtek inperio koloniala totalitarismoaren sorreran lagundu zuen elementuetako bat bezala identifikatzen du. Honek argudiatzen du pentsamolde inperialista, kolonialista eta esplotazioaren logika Europako gizarteen barne eremura hedatu zirela, eta, horrela, herritarrek indarkeria eta zapalkuntza onartzea erraztu zela.
Hannahren ustetan, antisemitismoak garrantzia izan zuen ideologia totalitarioaren eraikuntzan ere. Hannahk antisemitismoak masak manipulatzeko eta erregimen totalitarioek neurri drakonikoak justifikatzeko balio duela argudiatu zuen.
Erregimen totalitarioen oinarrian ideologia oso landua eta totalizatzailea dago. Ideologia horrek errealitatearen azalpen osoa eta koherentea eman nahi du, gizartearen arazo konplexuei erantzun sinplifikatu eta absolutuak emanez.
Filosofo honen arabera, totalitarismoaren ezaugarri nagusietako bat gizartearen atomizazioa da. Horrek esan nahi du erregimen totalitarioak erakunde sozial eta politikoak desegiten dituela, lehiarik ez egoteko. Gainera, erregimen totalitarioek egia manipulatzen dute eta propaganda modu masiboan erabiltzen dute narratiba publikoa kontrolatzeko.
Arendtek ere indarkeria eta izuak erregimen totalitarioetan duten eginkizun nagusia nabarmentzen du. Erregimen horiek indarkeria erabiltzen dute herritarren gaineko kontrola mantentzeko.
Arendtek, gaitza suntsipenarekin zuzenean parekatzen ez bazuen ere, onartzen du gaitzak emaitza suntsitzaileak ekar ditzakeela eremu sozialean eta politikoan. Gainera, filosofo honentzat, gaitza gizateriaren funtsezko ukazioa dakar, eta ukapen horrek indarkeria eta zapalkuntza mota izugarriak ekar ditzake.
Gaizkiaren hutsalkeria
Hannah “gaizkiaren hutsalkeria edo banalizazioa” kontzeptua sortu zuen, izan ere, harrituta geratu zelako Eichmann burokrata kaskarra sortutako Holokaustoarekin.
Arendtek argudiatzen du gizarte modernoan gaitza pertsona arruntek egiten dituzten itxuraz hutsalak eta errutinazkoak diren ekintzetatik sor daitekeela. Gaizkia hutsaltzeak jokabide inmoralak edo bortitzak arintzea edo normalizatzea dakar, eta gizartean ohikotzat eta onargarritzat jotzea.
Arendtek gaitzaren prebentzioan erantzukizun indibiduala duen garrantzia nabarmentzen du. Gaizkiaren hutsalkeria gertatzen da pertsonak beren erantzukizun etikoa sahiesten dutenean, aginduei itsu-itsuan jarraitzen dutenean, haien moraltasuna hausnartu gabe.
Beraz, Arendtek eskatzen digu gure ekintzak eta erabakiak kritikoki aztertzeko, gaizkiaren nahigabeko konplizean ez bihurtzeko.
Pertsona juridikoa eta pertsona morala
Arendtek bi pertsona mota banatu zituen: pertsona juridikoa eta pertsona morala.
- Pertsona juridikoa norbanakoen legezko kondizioari buruzkoa da, komunitate politiko bateko kide diren aldetik. Dimentsio juridikoa ezinbestekoa da gizartean dauden arau eta legeak errespetatzeko orduan.
- Pertsona morala gizabanakoen dimentsio etiko eta moralaz ari da, gogoeta eta ekintza etikoa egiteko gai diren eragile moral gisa. Arendtek erantzunkizun moralaren garrantzia eta erabaki politiko eta sozialak arrazoitzeko gaitasuna nabarmentzen ditu. Pertsona morala ongia eta gaizkia bereiz ditzakeena da, printzipio etikoen arabera jarduten duena.
Pertsona juridiko eta moralaren arteko harremana: kontzeptu ezberdinak diren arren, oso lotuta daude bizitza politikoan. Pertsona juridikoak herritarren legezko eskubideak eta betebeharrak ezartzen baditu ere, pertsona moralak bere portaera etikoa eta esparru publikoan duen parte-hartze aktiboa gidatzen ditu. Arendten esanetan, gizarte demokratiko osasuntsu batek bi motatako herritarrak behar ditu.
Pluralismoa eta ekintza politikoa
Hannahk pluralismoaren (gizarte bateko ideien aniztasunaren) eta ekintza politikoaren (pertsonen parte hartze aktiboaren) garrantzia azpimarratu zuen, bi hauek demokraziaren funtsa baitira. Gainera, duintasuna eta autonomia bermatzen dituzten gizakien berezko eskubide batzuetan sinisten zuen. Horien artean, elkarren arteko errespetua eta duintasuna agertuz.
Indibidualtasuna edo norberak modu kritikoan erabakiak hartzeko gaitasuna ezinbestekoa da, honek parte hartze aktiboa, duintasuna eta askatasuna bermatzen dituelako. Horrez gain, gizarte modernoetako konformismo eta indibidualtasunaren faltaren aurrean, gizartearen adostasunaren erdian autonomia eta osotasun pertsonala mantentzea eskatzen du.
Beraz, ekintza politikoa funtsezkoa da herritarrek gizartearen arazo sozial eta politikoei aurre egiteko eta gizarte justu eta demokratikoago bat sortzeko.
Masa gizartea
Arendtek “masa” deitu zion biztanleen arteko ezberdintasunik ez dagoen gizarteari. Bertan, indibidualismoa galtzen da, homogenizatutako gizarte bat sortuz.
Masa berez apolitikoa eta esfera publikotik deskonektatua dago, eta lider karismatiko eta propagandaren bidez manipulatzea erraza da. Honek agintariek ezarritako arauak jarraituko ditu zalantzan jarri gabe.
Utopiaren kritika
Arendtek utopia kritikatzen du, gaur egungo arazoak alde batera utzi eta errealitatea idealizatzen duelako, zapalkuntza eta suntsipena ekarriz. Honen adibide har ditzakegu nazismoaren eta estalinismoaren utopia desitxuratuak. Beraz, utopia bilatu beharrean, filosofoak espazio publikoak sortzearen alde egingo du, non pertsonek gizartea hobetu ahalko duten eztabaidaren eta askatasunaren bidez.
Masak gizabanakoek ekintza suntsitzaile edo inmoraletan parte hartzea bideratzen du hausnarketa kritikorik egin gabe. Mehatxua da demokrazia eta norbanakoaren askatasunarentzat.
Erantzukizuna eta herritarrak
Autoreak erantzukizunaren garrantzia azpimarratzen du, herritarrak eta lidergo publikoak duen erantzukizuna baita demokraziaren funtsa. Erantzukizunak jatorrizko eskubideak defendatzeko eta gizartean eragina izateko balio du. Herritarrak gizartearen eraikuntza eta funtzionamenduan parte hartu behar dute, hori baita demokraziaren oinarria. Esfera publikoa oso garrantzitsua da herritarrek parte hartu eta deliberatzeko. Berriz ere, demokrazia egoteko gizakiaren duintasun eta berezko eskubideak egon behar direla defendatuz.
Simone de Beauvoir eta existentzialismoa
Simone de Beauvoir 1908an jaio zen, Lehen Mundu Gerraren suntsipenak markatutako garai batean. Europako egoera sozioekonomikoa ezegonkorra zen, eta Depresio Handiak sakonki eragiten zien nazio askori.
Bigarren Mundu Gerraren ondoren, tentsio geopolitikoak sortu ziren potentzia garaileen artean, eta horrek Europa bloke ideologikoetan banatzea ekarri zuen.
Simone de Beauvoir funtsezko figura izan zen XX. mendeko mugimendu existentzialista frantsesean. Mugimendu hau esperientzia indibidualean, askatasunean, hautapenean eta erantzukizun pertsonalean oinarritzen da bizitzaren identitatea sortzerako orduan.
Jean-Paul Sartre izango da korronte honen adierazle garrantzitsuenetako bat, askatasun ontologikoaren ideia eta “berbaitarako” kontzeptuak aztertuz. Sartreren arabera, askatasun ontologikoarekin erlazionatuta, izaki askeak gara eta gure hautuen erantzuleak gara.
“Berbaitarako” giza kontzientzia da, etengabe mugimenduan dagoena, etorkizunera begira dagoena eta egungo egoera gainditzen duena. Kontzientzia hori beti jabetzen da bere askatasunaz eta erantzukizunaz.