Hannah Arendt: Giza Kondizioa eta Vita Activa
Clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,78 KB
Hannah Arendt eta Giza Kondizioaren Hiru Jarduerak
Giza kondizioa liburuan, Hannah Arendtek gizakien oinarrizko hiru jarduerak aztertzen ditu: lana, fabrikatzea eta ekintza.
- Lana: Bizitzaren biziraupenerako beharrezkoa den jarduera.
- Fabrikatzea: Dimentsio artifiziala (soziala). Objektuen bidez mundua sortzeko daukagun modua da (ondasun material eta sinbolikoak). Gauza artifizialen mundua da, naturatik bereizten gaituena. Ez dira beharrezkoak bizitzeko, baina bai bizi garen mundua eraikitzeko (artifizialtasuna).
- Ekintza: Hiru oinarri ditu:
- Gizakiak berdinak garela onartzea.
- Hitz-askatasuna.
- Mundu komunaren zaintza.
Jaiotasuna eta Modernitatearen Erronka
Arendtek jaiotzea (ekintza bakoitza jaiotza bat da) bere pentsamendu politikoaren ardatz bihurtu zuen. Gizaki bakoitza berritasun bat da, munduari hasiera bat, ekintzaren bidez aniztasunera igarotzen dena. Modernitateak ekintzaren esparru anitza arriskuan jarri du.
Vita Activa: Esparru Pribatua, Publikoa eta Soziala
Vita activa osatzen duten ekintza bakoitza esparru desberdinetan gertatzen da: pribatuan, publikoan eta sozialean.
Tesia: Aro modernoan espazio publikoa atzeratuta geratu da, batez ere arlo sozialaren sorrerarekin.
Oikos eta Polis: Pribatua vs Publikoa
Pribatutasunaren eta politikaren kontzeptuak azaldu zituen, oikos eta polis-aren arteko oposizioa jarraituz:
- Oikos (Pribatua): Bizitzako betebeharrak asetzearen mende dago; ez dago askatasunerako lekurik. Etxeko kideak beharren mende daude, eta barruan aginte- eta obedientzia-harreman asimetrikoak nagusitzen dira.
- Polis (Publikoa): Gizakiak ekintzarako eta elkarrizketarako gaitasuna hedatzen duen lekua.
Honi arlo sozialaren sorrera gehitu behar zaio: esparru pribatuaren eta publikoaren arteko esfera hibridoa da, espazio pribatuko beharrek espazio publikoan leku nagusia hartzean gertatzen dena.
Arlo Sozialaren Gainbehera eta Totalitarismoa
Arlo sozialaren sorrerak gainbeherara garamatza. Botereak gizartea desagerrarazi eta inguruko erabakiak hartzen ditu (askatasuna, hitza eta ekintza ahaztuz). Politika ez da berdinen arteko interakziorako espazioa; botereak esparru publiko eta pribatuaren gainetik agintzen du.
Arendtentzat, espazio pribatua eta publikoa mantendu egin behar dira. Totalitarismoak dena politiko bihurtu eta gauza pribatu guztiak hartzen ditu. Esparru publikoa gizabanakoa jaiotzeko esparru gisa aldarrikatu behar da.