Hardware eta Softwarearen Oinarrizko Kontzeptuak
Clasificado en Informática
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,53 KB
Hardwarea: Biltegiratze Gailuak
Disko gogorra
Bi ezaugarri kontuan hartu behar ditugu: informazioa gordetzeko ahalmena eta abiadura. Disko gogor batean honako datu hauek gordetzen dira: sistema eragilea (Windows, Linux, MacOS...), etab.
USB memoriak edo pendrive-ak
Informazioa leku batetik bestera eramateko ezinbesteko euskarriak dira, konektatu bezain laster informazioa irakurri eta grabatzeko erabili daitezkeelako.
Memoria txartelak
Flash memorian oinarritzen diren txarteltxoak dira. Gehienak argazki- eta bideo-kamera digitaletan eta sakelako telefonoetan erabiltzen dira. Ordenagailuan irakurri ahal izateko, honek memoria-txartelen irakurgailua izan behar du.
Pantaila edo Monitorea
Monitore baten kalitatea jakiteko hiru kontzeptu izan behar ditugu kontuan:
- Maiztasuna: Monitore batek maiztasun baxua badauka, pantailan irudiak bibratu egingo dute, eta horrek gure begiak nekatuko ditu. Hertzetan (Hz) neurtzen da.
- Bereizmena: Geroz eta bereizmen handiagoa izan, irudiak gero eta garbiago ikusiko dira.
- Kolore kopurua: Gero eta kolore gehiago erreproduzitu, kalitate handiagoko irudiak aurkeztuko ditu.
Monitore motak: CRT (potoloak) eta TFT (lauak).
Imprimagailuak
Paperaren gainean kopiak egiteko irteera-gailua da. Inprimatze-kalitatea edo bereizmena dpi-etan (dots per inch) edo baliokidea den ppp-tan (puntu hazbeteko) adierazten da. Ppp zenbat eta handiagoa izan, inprimatze-kalitate hobea edukiko du.
Inprimatze-abiadura karaktere segundoko (cps), lerroak segundoko (lpm) eta, gehienetan, orriak minutuko (ppm) gisa adierazten da.
Softwarea
Ordenagailua abian jartzeko eta, datu-prozesaketaren bidez, ordenagailua erabiltzeko aukera ematen duten programen edo aginduen multzoa da.
Sistema eragilea
Oinarrizko funtzio guztiak nola egin behar dituen erakusten dio ordenagailuari. Hardwarearen eta ordenagailuan exekutatzen diren programen arteko bitartekari lana egiten du.
Programazio-hizkuntzak
Beraien funtzioa programak sortzea da (C, C++, Java, JavaScript, PHP, Python...).
Aplikazio-programak
Erabiltzaileek izan ditzaketen beharrei erantzuteko egiten dira (testu-prozesatzaileak, kalkulu-orriak, datu-baseak, marrazkiak egiteko programak...).
Multimedia-programak
Periferikoak izaten dituzte testua, irudiak, soinua, animazioak eta bideoa tratatzeko.