Hardwarearen eta Softwarearen Oinarriak Euskaraz

Clasificado en Informática

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,85 KB

Konektoreak edo Portuak

Duela urte batzuk arte, sarrera eta irteera bakoitzarentzat portu espezifiko bat erabiltzen zen. Gaur egun, HDMI eta USB dira gehien erabiltzen diren periferikoentzako portuak.

  • HDMI: Bideoaren HD irteera.
  • USB: Gainontzeko periferikoak konektatzeko (3.0 edo 2.0 izan daitezke).
  • RJ-45: Ethernet. Kable bidez sarea konektatu ahal izateko.
  • Audioa: Sarrerarako eta irteerarako portuak.

Portu internoak ere badaude, adibidez: PCI, SATA konektoreak, RAM slotak.

PS/2 (teklaturarako) edo VGA (bideo irteera) bezalako portuak periferikoak konektatzeko erabili izan ohi dira, eta dispositibo batzuetan mantentzen dira.

Hardwarearen Mantentzea

Gure lan-eremuan, posible da informazio eta dokumentazio teknologiako (TIC) talde espezializatuak izatea mantentze hau egitekotan. Hala ere, komeni da hurrengoak ezagutzea:

  1. Ekipoa argi korrontera (ondo) konektatuta dagoela gehien begiratu. (RJ45-ean, argia pizten da).
  2. Aireztapen egokia beharrezkoa da, beroa barne elementuen etsai nagusienetako bat baita.
  3. Ranurak garbi mantendu.
  4. Barne konektoreak konektatuta daudela frogatu.

Memorian arazoak egoten direnean:

  1. Disko gogorra aldatu daiteke.
  2. Disko gogor gehigarri bat erabili daiteke.
  3. RAM memoria aldatzea/handitzea.

Ekipo Motak

Orain arte, mahaiko PC finkoak izan dira osasun zentroetan erabili diren ekiporik ohikoenak. Hala ere, badaude beste aukera batzuk:

  • Ordenagailu Portatila (Laptop): Gero eta indartsuagoak eta arinagoak dira, eta garraiatzeko erosoak. PC-arekin alderatuz, prezio berdinak errendimendu txikiagoa ematen du.
  • Micro-PC (Raspberry): Ordenagailu potente eta oso txikia.

Softwarea

Informazioa transformatzen duen instrukzio eta prozesu multzoa, ordenagailuak erabili ahal izan dezan.

Programazio-Hizkuntzak

Ordenagailuak ulertu dezakeen hizkuntza mota.

  • Kode Binarioa: Edozein ekintza aurrera eramateko 0 eta 1 zifra.

Softwarearen Lizentziak

Software-lizentzia autoreak bere programa erabili ahal izateko ematen duen baimena da.

Motak
  • GPL (General Public Licence): Programa gauzatzeko, aztertzeko, gure beharretara egokitzeko, birbanatzeko eta hobekuntzak argitaratzeko askatasuna.
  • Lizentzia Pribatiboak: Ez dago koderik, eta beraz, ezin da aldatu, kopiatu edo birbanatu.
  • Freeware Lizentziak: Doakoa eta mugagabea, baina iturri-kodea ez.
  • Shareware Lizentziak: Doako erabilera, baina mugatua. Iturri-kodea ez.

Entradas relacionadas: