Haritz Gaztea: Florentziarako Abenturak
Clasificado en Otras materias
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,29 KB
Haritz gaztea ez dago ondo. Nerabe izatea ez zaio gustatzen; bizitza harekin krudela dela dio. Liburuan haren Florentziarako bisita kontatzen da, bere osaba Karlos ikusteko. Hala ere, Florentziara heltzen denean inor ez dago hark itxaroten, eta osabak ez zion deiak hartzen. Taxiaz baliatuz, osabaren etxera doa. Han ere ez dago. Harrituta, kalera ateratzen da. Han, Amalurrekin topatzen da; geroago, haren mutilagun berriarekin, Francesco. Hau ez zaio gustatzen Haritzi.
Etxera Itzultzeko Deia
Etxera itzultzean oraindik ez da agertu, baina, sartu bezain laster, dei bat jasotzen du. Juliet da. Etxeko leku sekretutik, Leizea, eskuizkribu batzuk hartu eta etxetik joan behar dela dio, gende arraroa etxean dagoela esaten dio ere (Haritzek ikusten ditu). Geroago Florentzian topatzen dira, eta osaba bahituta dagoela esaten dio. Eduardo Valfiernok dauka, eta eskuizkribuen truke ematen die osaba. Argazkiak ateratzen diote eskuizkribuei eta gero Eduardori ematen dizkiote.
Amalurren Abentura
Amalurren gurasoen furgonetarekin, eskuizkribuak dioten lekurantz doaz: Morand. Han Francescorekin apurtzen du Amalur, handik aterarazi nahi zuelako. Geroago, eskuizkribuetan Morano jartzen zuela konturatu ziren. Hara joan ziren, leku bakarti bat. Han kobazulo bat zegoen, eta sartu ziren, baina Valfiernok harrapatu zien. Azkenean, altxor hori bi hego zirela konturatu ziren, aske hegan egin behar dela esan nahi zutenak.
Oierren Eskaera
Ziurgabetasun une bat eta gero, Oier deitzea gomendatzen dio. Ezer jakinez, deia egiten dio. Honek ia guztia prestatuta zegoela esaten dio. Eduardo Valfierno Karlosen lagun bat da, beste arkeologo bat, eta Juliet eta osabak egin zutena ere prestatuta zuten. Amalur, berriz, bat-bateko pertsonaia zen eta ere ez zekien ezer. Oierren eskaera zen, Haritzen bizitza-ikuspuntua hobetzeko. Ez dio ezer gehiago esaten joan behar delako.
Florentziako Kafetegian
Bi aste geroago, Amalur eta Haritz Florentziako kafetegi batean zeuden. Solasaldiaren erdian, Haritz dei bat jasotzen du. Antonia, Oierren ama, ospitaleratuta dagoela esaten dio. Hegazkina hartu eta Tolosara itzultzen da. Han Oier ikusten du, kable askori lotuta. Gelan bakarrik geratu zirenean, handik ihes egiten dute, Oierren eskaeraz. Presaka, hondartzara doaz, ikuspegi politak ikustera.