Harri eta Erliebe Motak Iberiar Penintsulan

Enviado por maite y clasificado en Geología

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,96 KB

Inguru Silizeoa

Kanbriaurreko aroko eta aro primarioko harri zaharrek osatzen dute. Batez ere Iberiar Penintsularen mendebaldean aurkitzen da: Kantauriar mendikatearen, Mendikate Zentralaren, Toledoko mendien eta Sierra Morenaren mendebalderantz adarrak ditu. Beste inguru batzuetan ere arrastoak ditu: Pirinioetan, Iberiar mendikatean eta Kataluniako Kostaldeko mendikatean.

Harri nagusia granitoa da (harri kristalino eta zurruna).

Granitozko Erliebe Motak

  • Granitoaren alterazio kimikoa: Granitoa kimikoki eta sakonki aldatzen da uraren eraginez. Kristalak deskonposatu eta hare horixka bihurtzen da. Haran inguruetan gertatzen da.
  • Granitoaren haustura mekanikoa: Granitoa hausturengatik aldatzen da (uraren bolumen aldaketak, izozte-desizozte zikloak, etab. direla eta):
    • Goi mendietan: gandorrak eta harritzak sortzen dira.
    • Oso garaiak ez diren inguruetan: domoak (arraildura paraleloa bada) eta berrokalak (perpendikularra bada).

Kareharrizko Ingurua

Aro tertziarioan tolestutako aro sekundarioko harriek osatzen dute.

Kokapena: Pirinioen aurretik, Euskal mendietatik, Kantauriar mendikatearen ekialdeko sektorean, Iberiar mendikatean, Kataluniako Kostaldeko mendikatean eta Subbetikoan zehar hedatzen da.

Harri nagusia kareharria da (gogorra eta pitzaduretan eta arrailduretan apurtzen da, ondo disolbatzen da urarekin).

Erliebe Karstikoa

Erliebe karstikoa sortzen du, honako forma hauekin:

  • Lapiazak: ur-korronteek sortutako barrunbeak.
  • Zintzurrak: haran estu eta sakonak, ibaiek sortutakoak.
  • Poljeak: hondo horizontaleko sakonune luzangak dira, aldapa malkartsuen erdian.
  • Dolinak: ura gelditzen den lekuetan sortutako barrunbe handiak.
  • Kobazuloak: ura iragaztean eta kareharrizko lurzoruen pitzaduretatik galeriak eginez mugitzen direnean sortzen dira.
  • Leizeak: lurrazala lurpeko galeriekin komunikatzen dituzten irekigune estuak.

Inguru Buztintsua

Aro tertziarioko eta kuaternarioko harri sedimentarioek osatzen dute.

Ebroren eta Guadalquivirren sakonunetan, inguru hondoratuetan eta Mediterraneoko kostaldeko lautadetan dago.

Buztina (erresistentzia gutxiko harria) da harri nagusia.

Erliebe horizontala osatzen du. Azkar higatzen da materialak bigunak direlako.

Erliebe Buztintsuaren Motak

  • Landazabalak: ibaiek haranak zabaltzen dituzte, eta horiek azkar higatzen dira, modu leunean uhindutako ordokiak sortuz.
  • Lubakiak: uhar-urak sortutako sakonuneak dira. Asko garatzen badira, Badlandak izeneko paisaiak sortzen dituzte.

Entradas relacionadas: