Haur Eskolako Komunikazioa Gurasoekin: Gida Osoa

Clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,02 KB

Txostenak Haur Eskolan

Txosten indibiduala familiei ematen zaien dokumentu bat da. Bertan adierazten da haurrak zer aurrerapen egin duen zenbait garapen-esparrutan eta autonomia-ohiturak hartzean duen bilakaeran. Hainbat txosten-eredu daude, eta zentro bakoitzak horietako bat hautatu behar du, edo, bestela, berea egin.

Oro har, haurren esperientziaren eta garapenaren berezko esparruei dagozkien alorretan dago egituratuta, eta hauei buruzko informazioa ematen du:

  • Garapen afektiboa
  • Mugimendua eta gorputza kontrolatzeko ohiturak
  • Komunikazioaren eta hizkuntzaren seinaleak
  • Elkarbizitzarako eta gizarte-harremanerako oinarrizko arauak
  • Bizi diren inguruneko ezaugarri fisiko eta sozialen aurkikuntza

Erabilitako eredua edozein dela ere, hezitzaileak leku bat gorde behar du oharrentzat eta aholkuentzat. Zentro bakoitzak finkatu behar du txostenen maiztasuna; batzuek bi ematen dituzte ikasturtean zehar (bat urtarrilean edo otsailean, eta, bestea, ikasturtearen amaieran), eta, beste batzuek, berriz, hiru hiletik behin. Eskura ematen dira, haurraren bila etortzen direnean.

Guraso Bilerak Antolatzen

Guraso bilerak antolatzerakoan, hainbat alderdi hartu behar dira kontuan:

  1. Helburuak zehaztu

    Honakoak izan daitezke:

    • Gai orokor edo espezifikoei buruz informatzea
    • Iritzi eta esperientziak konpartitzea
    • Gai baten inguruan hausnartzea
    • Sentimendu eta bizipen pertsonalak adieraztea
    • Familien arteko interrelazioa sustatzea
    • Arazo edo zailtasunak konpontzea
    • Ekintzak programatzea
  2. Edukiak prestatu

    Helburuak lortzeko erabiliko dugun bidea, adibidez: heziketa komunitatea aurkeztea, eskolarekin bat datozen alderdiak azaltzea (egutegia, ordutegia, jarduerak), hurrengo periodoan landu nahi dena azaltzea, taldearen analisia egitea.

  3. Harreman-dinamika aukeratu

    Bi aukera daude:

    • Egitura itxia: Gai-orden zehatz eta aldaezina, bileraren garapena koordinatzaileak bideratuta.
    • Planteamendu irekia: Gurasoen interesetan oinarritua eta hauen etengabeko parte-hartzea sustatuz.
  4. Jarrerak eta rolak definitu

    Bileraren azken emaitzan eragin handiena izango du. Parte-hartzaileen harrera egokia egin behar da. Koordinatzaileak taldearen eskubide eta interesak ordezkatzen ditu eta beharrezko erabakiak hartuko ditu hau ziurtatzeko. Esaten dugunaz gain, zer esaten den eta zer egiten den kontuan izan behar dugu.

  5. Baldintzak eta logistika

    Bilera nola egingo den, espazioaren antolaketa, altzariak errazteko moduan, ordutegia, iraupena, harrera nolakoa izango den, beharrezko materialak.

  6. Zailtasunak aurreikusi

    Egoera ezberdinak dira bileraren garapena oztopatuko dutenak. Osotasunean ezinezkoa da aurreikustea gertatuko dena, baina aurreikuspenak egin daitezke, adibidez, etengabe hitz egiten duen guraso baten kasuan.

Bileraren Faseak

  • Bilera baino lehen

    • Deialdi idatzi eta pertsonalizatua egin, motibatuz eta garrantzia goraipatuz, denborarekin bidali.
    • Iragarki-taulan eta ahoz esan.
    • Gai-ordena ipini, bilera-lekua antolatu (aulkiak, materiala).
  • Bilera hasieran

    • Aurkezpenak egin, bertaratzea eskertu.
    • Gai-ordena aipatu eta iritzia eskaini (agian proposamenak egitea).
    • Noiz esku hartuko duten adierazi, bileraren iraupena gogorarazi.
  • Bileran zehar

    • Informazio zehatza eman, lengoaia ulergarria erabiliz.
    • Klima egokia sortu, bilera koordinatu txandak errespetatzeko.
  • Amaieran

    • Elkarrizketak eskatzeko modua aipatu, bertaratzea eskertu.
    • Emaitzak ebaluatu, autoebaluazioa egin:
      • Familia guztiak bileraz enteratu dira?
      • Zenbat familia etorri dira?
      • Puntual hasi gara?
      • Espazio erosoa izan da?
      • Ordutegia egokia izan da?
      • Bileraren alde positibo eta negatiboak?
      • Pentsatutako gaiak landu dira?

Komunikazio Bideak Haur Eskolan

Komunikazio Formala

  1. Matrikulazio kanpainak: Ate zabaleko eguna, bideoa, txartelak, publizitatea irratian edota aldizkarian.
  2. Guraso bilerak:
    • Aurrematrikulazio garaian, familiak orientatzeko.
    • Hasi baino lehen.
    • Moldatze aldia bukatu ondoren.
    • Ikasturtearen jarraipena egiteko.
    • Ikasturte bukaerakoa.
  3. Galdetegiak eta txostenak:
    • Datuak biltzeko: garapenaren inguruan, mugimendu librearen inguruan…
    • Ikasturte bukaeran garapena islatzeko.
    • Ikerketak egiteko.
  4. Elkarrizketak:
    • Eskolan sartzen direnean.
    • Ikasturte hasieran.
    • Ikasturte bukaeran.
    • Beharraren bat sortzen denean.
    • Gurasoek eskatzen dutenean.
  5. APYMA (Guraso Elkartea)
  6. Ikasle Kontseilua
  7. Batzordeak
  8. Iragarki-taula
  9. Zirkularrak
  10. Ohar-txartelak
  11. Dokumentazio idatzia: liburuxkak, triptikoak.
  12. “Familiekin esku hartzeko plangintza”.
  13. Haur eskolako informazio koadernoa.
  14. “Satisfakzio topaketa” jardunaldia.
  15. Eskolari buruzko ebaluazioa.

Komunikazio Ez-formala

  1. Goizeko harrera.
  2. Ateratzeko agurra.
  3. Higiene eta elikaduraren inguruko eguneko informazioa:
    • Sartzean emandakoa eta hezitzaileek ateratzean jarritakoa.
  4. Argazki eta bideoen bidez.
  5. Egunerokoa:
    • Taldekoak eta banakoak.
  6. Pasabidea: informazioak, umeen marrazkiak…

Teknologia Berriak

  1. Eskolako webgunea.
  2. Bloga.
  3. Beste webgune, blog edo wikiak.
  4. Telefono finkoa.
  5. Posta elektronikoa.

Hezkuntza Komunikazioa

  1. Guraso eskola.
  2. Kafe tertuliak.
  3. Familia espazioa.
  4. Hitzaldiak.
  5. Guraso tailerrak.
  6. Aldizkaria.

Entradas relacionadas: