Haur Eskolen Antolaketa eta Hezkuntza Elkarreragina: Giza Baliabideak, Irizpideak eta Haur Etxeak

Clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,59 KB

1. Giza Baliabideak

Haur eskoletako antolaketari begiratuz, giza baliabideak ditugu: bai pertsonak, bai materialak. Hori dena sustatzeko, hezkuntza-printzipio hauek hartu behar dira kontuan:

  • Garapena prozesu pertsonala da.
  • Guztiok ezberdinak gara.
  • Garapen intelektualak pertsona osoari eragiten dio (afektuei, harremanei eta ezagutzei).
  • Guztiok modu ezberdinean ikasten dugu (ekitatea).
  • Hazteko eta ikasteko, konfiantza, segurtasun eta onarpen giroa behar da.
  • Helduen egitekoa funtsezkoa da; behaketaren bidez, erraztu egin behar dute, haurren eta ingurune fisikoaren eta sozialaren artean bitartekotza lanaz (segurtasuna eman).
  • Proposamenak uniformeak eta askotarikoak izan behar dira (motibazioa piztuko duten erronkak dira).
  • Kanpo eta barne-jarduerak beharrezkoak dira.
  • Helduen esku-hartzea koherentea izan behar da.

Irizpideak:

  1. Taldeak egiteko.
  2. Taldeak banatzeko.
  3. Haur eskolako koordinatzailea aukeratzeko.
  4. Ardurak banatzeko.

2. Hezkuntza Elkarreragina

2.1. Hezitzaileen eta haurren arteko elkarreraginak

Helburua ez da portaera estandar bat lortzea; garrantzitsua da hezitzaile bakoitzak bere izaera eta estilo propioa erabiltzea lan horri ekiteko. Ezinbestekoa da haurrak hartzeko eta haurrei entzuteko prest egotea, eta zehatz-mehatz ezagutzea bai haur bakoitza, bai haur bakoitzaren aukerak, bai haur bakoitzak behar duen interbentzio mota.

Adin horietako haurrekin lan egiten duten profesionalak:

  • Sakon ezagutu behar ditu haurren garapen ebolutiboa, gizarte-egoera, eskubideak eta beharrak.
  • Gauzak zergatik eta zertarako egiten dituen jakin behar du.
  • Tentsio-egoerak kontrolatu behar ditu, gehiegi inplikatu gabe. Gai izan behar du haurrei denbora eta zailtasunak gainditzeko behar dutena emateko.
  • Egiazko elkarreraginerako konpromisoa hartu behar du, eta ez du nahastu behar bere egitekoa familiarenarekin.
  • Egiten dituen esku-hartzeen ondorioak eta haurren lorpenak aztertu behar ditu.
  • Ikasteko grinari, eguneroko lana hobetzeko borondateari eta prestatzeko interesari eutsi behar die.
  • Interesa eta afektua erakutsi behar die haurrei eta familiei, eta etengabe sortu komunikazio-bideak.
  • Lankideei lagundu behar die, eta koordinatu, iradokizunak onartu, ideiak trukatu eta taldean lan egin behar du.

2.2. Familien eta hezitzaileen arteko elkarreraginak

Haur eskolan beharrezkoa izango da familiarekiko harreman estua sustatzea eta erraztea, eta eztabaidaezina da familiaren egitekoa funtsezkoa eta ordezkaezina dela. Elkarrekin egin behar da bidea, oso garrantzitsua delako familiak eta hezitzaileak haurraren heziketari buruzko irizpide komunak konpartitzea. Haurra haur eskolara eramateko unea eta hura jasotzeko unea erabiliko ditugu eguneroko harreman hori aurrera eramateko. Haurra hezi eta haiei erreferentzia-esparru egonkorra eta segurua eskaini behar diegu.

Honela taldeka ditzakegu harreman horiek:

Haur eskola-familia (3):

  • Matrikulazio-unea.
  • Bilera orokorra ikasle berrien gurasoekin, haur eskolaren funtzionamendu orokorra eta balioak azaltzeko.
  • Lehendik egin ez bada, haur eskola erakusteko aprobetxa daiteke une hori.

Hezitzailea-familia (5):

  • Harremanak egokitzapen-garaian. Konfiantza eta segurtasun-giroa sortzen saiatu.
  • Eguneroko harremana. Haur eskolara iristeko eta irteteko uneak dira, eta familia eta hezitzailearen arteko harreman-uneak.
  • Aldizkako harremanak familia bakoitzarekin.
  • Lehenengo bileran, familiari buruzko informazioa jasoko da, eta familien zalantzei erantzungo zaie.
  • Talde-bilerak. Komeni da talde-bilerak egitea, hezitzaileek haurrekin egiten duten lanaren berri emateko.

Beste elkarreraginak (6):

  • Hezkuntza-Prestakuntza-Gizarte-Osasun.
  • Aisialdi eta kultura-zerbitzuak.
  • Haur eskola bakoitzaren komunitatean ematen den eta guztiontzat onura ekar dezakeen zerbitzua.

3. Bikoteka Lan Egitea

Bikoteka lan egitea erronka bat da, eta, horretaz gain, hazteko aukera ere bai. Lankidearen iritzia kontuan hartu behar da proposamen bat edo eguneroko lan bat antolatzeko. Bakarrik ari ez denez, ez du espazioa, errutinak eta abar lantzerakoan norberaren ikuspegitik soilik abiatu, eta horrek talka egitea edo ikuspegia eta iritziak aurrez aurre jartzea dakar. Hori guztia hazkuntza pertsonalaren parte da. Haurrek, euren taldean, helduen bidez edo aurretik nola jokatu behar den ikusten badute, errazagoa izaten zaie negoziatzea, amore ematea, entzutea… etab.

Bikoteka lan egiteak halako beldur batzuk ematen ditu: behatua, aztertua, juzgatua eta kritikatua izateari beldurra. Bata bestearekin aberastu egiten da, eta, urtez urte, erosokeriari eman beharrean, haur bati begiratzerakoan, proposamen bat prestatzerakoan, espazio bat antolatzerakoan… ezadostasun ugari eta anitzak sortzen dira.

Bakoitzaren jarrerak ebaluatzerakoan, kritikak sortzen dira; giza harremanetan, bikotean… ohikoa izaten dena sortzen da:

Hazkuntza pertsonala lagundu, entzutearen praktika pedagogikoa sustatu eta aberastu.

4. Haur Etxeak

Haurraren zaintzarako familia habien Haur-etxea zerbitzua modu esperimentalean abian jarriko den ekimen berria da. Jakitekoa da 2011n proba moduan funtzionatzen hasi ziren lehenengo familia habiak bultzatu zirela.

0-3 Urte Bitarteko Haurrak Zaintzeko Alternatiba

Haur-etxea haurren zainketarako zerbitzu bat da, 3-4 haurtxorekin osatutako taldeetan gauzatzen da, Familia Habia baten barruan. Familia Habian, konfiantzazko zaintza eskaintzen dugu, haurtxoarentzat babes, maitasun eta segurtasuna izango den familia-giroan. Proiektu pedagogikoa banako arretan oinarrituta dago, eta haurtxo bakoitzak dituen premia eta garapen-erritmoetara egokitua.

Profesionalak eta Konfiantzazkoak

Haur-etxean lan egiten duen zaintzaile-taldea osatzen duten profesionalak dira, prestakuntza berezia dute, eta orientabidea eskatzen zaie. Esatekoa da proiektu kooperatiboaren barruan daudela.

Familiei Egokitzen Zaie

Haur-etxean ezartzen den ordutegia malgua da, zabalik egoten da lanegun guztietan, eta familiaren ardura izango da bere umea behar dituen elikagaiak eramatea. Familia eta haur-etxea harreman estuetan oinarrituta daude.

Komunikatzeko Onurak

Enplegu eta Gizarte Gaietarako sailak sustatutako zerbitzua da, eta helburua familia sustatzeko eta familiako bizitza, pertsonala eta lanekoa kontziliatzea eta eskaintza hobetzea da.

Entradas relacionadas: