Haur Hezkuntzako Kalitatea eta Berrikuntza: 10 Giltzarri
Clasificado en Magisterio
Escrito el en
vasco con un tamaño de 3,17 KB
ZABALZA: Kalitatezko Haur Hezkuntza Lortzeko 10 Giltzarriak
- Espazioen antolakuntza: Haur Hezkuntzak espazio handiak behar ditu, ondo desberdinduak, sartzeko errazak eta espezializatuak. Taldeko lanak aurrera eramateko gune bat egotea komenigarria da ere.
- Oreka haurren ekimenaren eta lan bideratuaren artean: Jarduerak planifikatu eta garatzerakoan. "Equilibrio entre iniciativa infantil y trabajo dirigido a la hora de planificar y desarrollar las actividades". Batzuek diote beharrezkoa dela momentu zehatz batzuetan haurrek erabakitzea zer egin nahi duten, autonomia garatzeko.
- Arreta berezia alderdi emozionalei: "constituyen la base o condición necesaria para cualquier progreso en los diferentes ámbitos del desarrollo infantil". Segurtasun mailari dagokionez garrantzi handia du.
- Hizkuntza aberatsaren erabilera: Haur Hezkuntzan hizkuntza oso garrantzitsua dela argi dago. "Sobre el lenguaje se va construyendo el pensamiento y la capacidad de decodificar la realidad y la propia experiencia", hau da, ikasteko gaitasuna. Hizkuntza protagonista den ingurune bat sortu beharko dugu, haurrek hitz egin dezaten eta guk haiekin ere hitz egin dezagun.
- Jardueren bereizketa: "Diferenciación de actividades para abordar todas las dimensiones del desarrollo y todas las capacidades". Haurra modu globalean hazten da, baina ez da automatikoki gertatzen, eta interbentzio desberdinak egin beharko dira prozesuan zehar.
- Errutina egonkorrak: En el fondo las rutinas suelen ser un fiel reflejo de los valores que rigen la acción educativa.
- Material dibertsifikatu eta polibalenteak: Haur Hezkuntzako gela bat estimulatzailea izan behar da, eta haurrei gauza desberdinak egiteko aukera eman behar die. Beraz, Haur Hezkuntzako irakasle batek gune estimulatzaile bat sortzeko gaitasuna izan behar du, material desberdinak erabiliz.
- Arreta indibidualizatua: Nahiz eta hau iraunkorra izatea ezinezkoa izan, beharrezkoa da noizean behin hori izatea. Gainera, hori izanda, integrazio esperientziak aurrera eraman daitezke.
- Ebaluazio sistema eta emaitzak: Haur eta talde bakoitzaren jarraipen globala izateko aukera eman behar dute. Gutxienez bi analisi mota gehitu behar dira:
- Taldearen analisia (nola funtzionatzen den).
- Norbanakoaren analisia.
- Gurasoekin eta ingurunearekin lan egitea (Eskola irekia): Espainian gurasoen parte hartzea oso aldakorra da. Dugun kulturan, eskola ez da ingurunera irekitzen.
SLEEGERS
Berrikuntza maila altua duten eskolek gauza berriak ikasteko prest dauden irakasleak dituzte. Dena den, ikerketek diotenaren arabera, irakasleen ikasketa prozesuetan aldaketak lortzea oso zaila da.
Irakasleek zaurgarritasuna erakusten dute. Irakasleek berrikuntzak aurrera egin dezakeela sentitzeko, eskolaren babesa sentitu behar dute. Maila altuko berrikuntzek aldaketak behar dituzte, ez bakarrik irakasleen pentsamenduetan, baizik eta baita ere berrikuntza ikusteko moduan.