Haur Hezkuntzako Kontzeptu Logiko-Matematikoak: Gida Osoa

Clasificado en Ciencias sociales

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,85 KB

Prozesu Logiko-Matematikoak Errazteko Mekanismoak

Haurren garapen kognitiboan, prozesu logiko-matematikoak errazteko funtsezko mekanismoak daude. Hauek dira nagusiak:

Manipulazioa

Objektuak hartu, eskuekin ukitu eta ahora eramatea ezinbestekoa da ingurukoa ezagutzeko. Manipulazioa bi ezagutza motatan bereizi behar da:

  • Ezagutza fisikoa: Behatu daitekeena.
  • Ezagutza logiko-matematikoa: Objektuen arteko erlazioak.

Ariketa ludikoen bidez, umeak manipulazioa erabiltzen du. Jolas mota desberdinak daude:

  • Jolas esploratzailea: Informazio sentsoriala lortzeko.
  • Jolas esperimentala: Harremanak sortzeko.
  • Zehaztasun-jolasa: Esku-trebetasuna garatzeko.
  • Sormenezko eta eraikuntzazko jolasa: Ezaugarri batzuk ezagutu eta esploratzeko.

Imitazioa

Portaera motorretatik kontzeptu sinbolikoetara igarotzea dakar. Bi era daude:

  • Berehalako imitazioa: Unean bertan egiten dena.
  • Aurrez ikasitako imitazioa: Laguntzarik gabe egiten dena.

Sailkapena

Inguruko errealitatea modu jarraituan antolatzea ahalbidetzen dion tresna intelektuala da. Objektuak beren berdintasun, desberdintasun eta ezaugarrien arabera ordenatzen ditu.

Errepresentazioa

Esanahi eta adierazlearen artean desberdintasuna eta koordinazioa bilatzea dakar.

Kontzeptu Logiko-Matematikoak Haur Eskolan: Hurbilketa

Haur eskolan, heziketa sentsoriala oso garrantzitsua da kontzeptu logiko-matematikoak lantzeko. Hona hemen kontzeptu nagusiak:

Nolakotasuna

Objektuen ezaugarriak dira. Zentzumenen bitartez manipulatu eta esperimentatu behar da. Haurra hazten doan heinean, objektuak identifikatu, definitu eta ezagutzeko gai da. Eguneroko bizitzako objektuak eskaini behar dira, baita naturak eskaintzen dizkigunak ere.

Nolakotasuna jolas hauen bidez landu daiteke:

  • Altxorraren otzara: 6-12 hilabete bitarteko haurrentzat.
  • Jolas heuristikoa: Haurra oinez hasten denean (1-2 urte).
  • Txokoetan antolaturiko ekintzak: 2 urtetik aurrera.

Kantitatea

Nolakotasuna barneratu ondoren etorri ohi da (asko-gutxi). Haur eskolan, behaketa eta manipulazioa lantzen diren bitartean, kantitateari dagozkion kontzeptuak lantzen dira, adibidez:

  • Haurra ispiluaren aurrean dagoela zenbat begi dituen galdetuz.
  • Gelan materiala banatzean.

Ekintza horien bitartez, "asko", "gutxi", "pixka bat", "bat", "bi", "hiru",... bezalako kontzeptuak lantzen dira.

Zenbakia

Haurrak lehendabizi kantitatea izendatzen du, zehaztu gabe. Sailkapena bultzatzea komeni da, zenbakiaren kontzeptua barneratzen lagunduko dio haurrari. Erabilerari balioa eman, adibidez, soka-kantak erabiliz.

Neurria

Aurreko guztiaren ondoren etorriko da, neurri bereko bi objektu konparatzeko oinarrizko ezagutzak eskuratuz. Luzera, azalera, bolumena eta pisua bezalako kontzeptuak lantzen dira.

Espazioa

Lehenengo bere burua ezagutuz, gero ingurukoa. Harreman zuzena du gorputz-eskemarekin, dimentsio erreferenteak landuz: goian, behean, aurrean, atzean, eskuinean, ezkerrean.

Espazioaren araketa gorputzaren mugimenduekin hasten da, gero mentalki eraikiz; beraz, antolaketa landu behar da.

Jaioberriak "manta-txokoan" materialez inguraturik egon behar du, eta hazten doan heinean, espazioa egokitu behar zaio.

Denbora

Eguneroko bizitzako ohituren bidez lantzen da. Abiadurarekin lotutako arloak ere jorratzen dira (geldiro, bizkor).

Jarduerak proposatu daitezke:

  • Eguneroko unearen arabera agurtu.
  • Denbora desberdinetako jarduerak elkartu; adibidez, laranja miazkatu, harri bat bota, etab.

Entradas relacionadas: