Haur Hezkuntzan Historia Irakasteko Metodologia Berriak: Calvani, Egan eta Piaget
Clasificado en Otras materias
Escrito el en vasco con un tamaño de 4,75 KB
Ekarpen Berriak Antonio Calvaniren eta Kieran Eganen Ikuspegitik
Antonio Calvani: Historiaren Irakaskuntza Haur Hezkuntzan
Antonio Calvaniren teoriak ez dira guztiz berriak, 30 urte baino gehiago baitira zuzendu zituenetik. Hala ere, bere ekarpenak garrantzitsuak dira Haur Hezkuntzan historiaren irakaskuntza ulertzeko.
Haurren Historiaren Ulermena
- 3-6 urte: Haurrek historiaren nolabaiteko ulermena badute.
- 5 urte: Ikaslearen ahalmen falta ez da nabaritzen. Akatsa ematen zaion trataera didaktikoan datza, ez ikaslearen gaitasun faltan.
Calvaniren Proposamena Piageten Teoriaren Aurrean
Piageten arabera, haurrek ezin dute kontakizun baten ordena berregin 8 urte bete arte. Calvaniren ustez, ordea, kontakizunak baldintza batzuk betetzen baditu (barne-egitura egokia izan eta irudien bidez aurkezten bada, ahoz azaldu beharrean), 4-5 urteko haurrek kontakizuna ordena dezakete.
Iragan Urrunaren Ulermena
Haurrek iragan urruna irudikatzeko gaitasuna dute. Iragan urruna uler dezakete, adibidez, aiton-amonak txikiak zireneko garaiak ulertuz, familiaren historiaren bidez (aiton-amonen belaunaldia).
Calvaniren Interes Guneak Historiaren Irakaskuntzan
Calvanik historiaren irakaskuntza bi interes gunetan antolatzen du, 5 urtetik aurrera lantzen hasteko modukoak:
- Familiaren Historia:
- Denbora-unitateak (egunak, hilabeteak, urtea…).
- Desberdintasunak (aldaketa nozioa lantzeko): etxeak nolakoak ziren, telebista ba ote zegoen aiton-amonen garaian… (Piageten teoriaren arabera, hau beranduago lortzen da).
- Ahaidetasun-kontzeptuak (lehengusua, osaba-izeba...). Haur txikiek uste dute amak ezin dutela alaba, izeba… izan.
- Ordena (objektuak). Azken hamarkadetan sortutako objektuak (adibidez, idazteko erabiltzen ditugun gauzak ordenatu, arropa garbitzeko tresnak edo moduak…).
- Ezaugarri historikoak dituzten galderak planteatzea (adibidez, zergatik erabiltzen ditugu abizen ezberdinak? Nondik datoz?).
- Historiaurrea:
Haurrek iragan urruna irudikatzeko gaitasuna dutela dio Calvanik. Denbora primordial bat dute. Hori aprobetxatuz, galdera oso sinpleetatik abiatuta, Historiaurrea irakasteko modua planteatzen du. Helburua ez da Historiaurrearen ikasketa sistematikoa egitea, baizik eta haurrek lehendik dituzten eskemak ezagutza historikoez betetzea.
Kieran Egan: Imajinazioa eta Curriculuma
Kieran Eganek azken 15 urteetan egin du lan curriculumean. Piagetek haurren irudimena eta fantasia ukatzen ditu, baina Eganen ustez, haurren irudimena oso garrantzitsua eta boteretsua da. Haurrek irudiak irudikatzeko gaitasun handia dute (adibidez, jolasean ari direnean, inoiz bizi izan ez dituzten tokiak irudikatzeko gai dira). Ipuin tradizionalak oso ondo ulertzen dituzte, nahiz eta horiek beren esperientziarekin zerikusi gutxi izan.
Haurren Ingurune Hurbila
Gaur egun, haurren ingurune hurbila (telebista, auzoa, herria…) desitxuratuta dago hedabideen eraginez. Argitaletxe askok beren ikasliburuetatik historia ezabatu duten arren, Txanelak, adibidez, berreskuratu egin du.
Eganen Kritikak Lehen Hezkuntzako Printzipioei
Eganek Lehen Hezkuntzan aplikatzen diren lau printzipioak kritikatzen ditu. Printzipio horien arabera, ikasleak soilik ikas dezake honako jarduerak planteatuz gero:
- Konkretutik abstraktura.
- Ezagunetik ezezagunera.
- Errazetik konplexura.
- Manipulazio aktibotik kontzeptualizazio sinbolikora.
Piageten arabera haurrek abstrakzio txikia dute. Eganek, aldiz, orain arteko curriculumean gutxietsita egon diren ahalmenak eskaintzen dizkio ikasleari. Haurrak txikitatik dituzte kontrajarriak diren abstrakzio batzuk (adibidez, ontasuna, gaiztotasuna). Ikasleek duten irudimenari eta ideia abstraktu horiei esker, urrutiko tokietara bidaiatzeko eta inoiz ezagutu ez dituzten egoerak ulertzeko gai dira. Haurrek ez dute inolako arazorik ipuinak ulertzeko. Haien ohiko ingurunea ez da beti auzoa edo herria izaten, askotan toki fantasiazkoak baizik.
Denbora-Kategoriak eta Historiarekiko Sarbidea
Haurrek denbora-kategorien inguruko ideia batzuk dituzte (“aspaldian”, “duela denbora asko”…). Eganek honako galdera hau egiten du: Zergatik hasi behar dugu familiatik, ingurunetik… beste ikuspuntu batzuk ere baldin badaude?
Historia: Haurren fantasia aprobetxa dezakegu historiarekiko sarbidea egiteko. Egipto, Historiaurrea… bezalako gaiak bat datoz haurren fantasiarekin, modu egokian planteatuz gero.
Denbora Primordiala: “Aspaldian, duela urte asko…” esapideak aprobetxatuz, historiaren irakaskuntza Historiaurretik has daiteke.