Haur-literatura eta Pentsamendu Logiko-Matematikoa

Clasificado en Magisterio

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,81 KB

Zer da haur-literatura?

Haur-literatura ez da soilik haurren mundua helduen mundutik irudikatzen saiatzen dena; haien garapen-etapari egokitu eta propio gisa hartzen duena ere bada.

Haurrentzako literaturaren oinarrizko baldintzak

  • Irudimena sustatu behar dute.
  • Hizkuntza egokia izan:
    • Ederra izateari utzi gabe.
    • Ez du korapilatsuegia izan behar.
  • Balio hezigarria bultzatu.
  • Zentzu ludikoa eta dibertigarria izan.
  • Haurraren jakin-nahia eta adimen-potentziala piztu.

Garrantzitsua da haurra hartzaile pasibo hutsa ez izatea; aktiboa ere izan behar du.

Haur-literaturaren funtzio garrantzitsuak

  • Haurrarentzat komunikatzeko eta adierazteko tresna izatea.
  • Kultura eta balioak transmititzeko mekanismo izatea.
  • Haurra inguratzen duen mundura hurbiltzea.
  • Edertasunaz gozaraztea eta haren irudimena nahiz sormena bultzatzea.

Generoak

Literaturako genero tradizionalak hauek dira: poesia, narratiba eta antzerkia. Horiei komikia eta material didaktikoa gehitu behar zaizkie.

Poesia

Erritmoaz eta errimaz atsegin hartzen du haur poesiak, musikaltasunagatik erakartzen baitu. Mota askotarikoak izan daitezke: hitz-kateak, biko errimatuak, iragarkizunak, sehaska-kantak, jolas-kantak eta magaleko kantak. Poema horiek folklorea izan dute oinarritzat urteetan zehar.

Antzerkia

Dramatizazioa da; keinu eta kontatzen denaren antzezpena. Oso erakargarria da pertsonaiak hezurmamituta ikusten ditugulako. Modalitateak: txontxongiloak, itzalak, etab.

Komikiak

Irudia eta hitza ezin hobeto konbinatzen dituen generoa da, hori dela eta, haurrak errazago ulertzen du istorioa. Umorezkoak edo abenturazkoak dira garrantzitsuenak. page1image154272128 page1image154276736

Material didaktikoa

Helburu pedagogikoak zein artistikoak dituzte.

Igorleak: Familia, Eskola eta Gizartea

Familia: Haurrak familiaren bidez izan ohi du lehenengo kontaktua literaturarekin. Amaren ahotsa lasaigarri eta babesgarri gisa heltzen zaio.

Haur-eskola: Hezitzaileak eginkizun oso garrantzitsua du haurra literaturaren mundu liluragarrian murgiltzeko. Irakaskuntza-tresna gisa erabiltzen da literatura.

Gizartea: Administrazio publikoak eta enpresa pribatuek irakurketa sustatzen dute (Haur Liburuaren Nazioarteko Eguna, sariak, azokak, liburutegiak).

Ipuin motak

  • Maitagarri ipuinak: Pertsonaia fantastikoak, leku sorginduak eta amaiera zoriontsua izaten dute.
  • Ipuin herrikoiak: Ahoz-aho transmitituak, anonimoak.
  • Alegiak: Protagonistak animaliak dira, ikasketa moral bat eskaintzen dute.
  • Ipuin mitikoak: Gertaera misteriotsuak, mitoetan oinarrituak.
  • Bat-bateko ipuinak: Unean inprobisatuak, haurra lasaitzeko edo dibertitzeko.

Ipuinaren osagaiak

  • Linguistikoak: Intonazioa eta egitura sintaktikoak.
  • Sinbolikoak: Fantasia eta identifikazioa.
  • Ingurunekoak: Toki geografiko eta historikoak.
  • Adierazkorrak: Irudiak eta interpretazio plastikoa.
  • Psikologikoak: Gatazkei aurre egiteko gaitasuna.
  • Jokabidekoak: Gizarte-arauak eta ohiturak.

Ipuinaren balio hezigarria

Ipuina ahalmen psikikoa sendotzeko bidea da. Fantasia aberasten du, pertsonalitatea garatzen du, kode moral bat irakasten du eta helduaren eta haurraren arteko afektibitatea bultzatzen du.

Adinaren araberako ipuinak

  • 0-3 urte: Irudiak eta soinuak garrantzitsuak dira. Argumentu errazak, eguneroko giroekin lotuak.
  • 3-5 urte: Gai fantastikoak eta animalia gizatiartuak. Parte-hartzea bultzatu (errepikapenak, hitz-jokoak).
  • 5 urtetik aurrera: Argudio konplexuagoak, formatu luzeagoak eta heroiaren identifikazioa.

Pentsamendu logiko-matematikoa

Haur-eskolan matematikaren helburua adimenaren egituraketa on bat eskuratzen laguntzea da. Kontzeptuak abstrakzioaren bidez lortzen dira (abstrakzio sinplea eta erreflexiboa).

Prozesu logiko-matematikoak

  • Manipulazioa: Objektuak ukitzea eta ezagutzea (ezagutza fisikoa eta logiko-matematikoa).
  • Imitazioa: Portaera motorretatik kontzeptu sinbolikoetara pasatzea.
  • Sailkapena eta Errepresentazioa: Errealitatea antolatzeko tresnak.

Landu beharreko kontzeptuak

  • Nolakotasuna: Ezaugarriak (kolorea, forma).
  • Kantitatea: Asko, gutxi, bat, bi...
  • Zenbakia: Kantitatea izendatzea.
  • Neurria: Luzera, azalera, bolumena, pisua.
  • Espazioa: Gorputz-eskema (goian, behean, aurrean, atzean).
  • Denbora: Eguneroko ohiturak eta abiadura.

Entradas relacionadas: