Haur Literaturaren Definizioa eta Generoak
Clasificado en Magisterio
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,55 KB
Definizioa: Haur literatura ez da helduen ikuspuntutik umeen mundua irudikatu nahi duena bakarrik; haren garapen-sasoira egokitzen dena eta propio bezala onartzen duena ere bada, edozein izanda ere hasierako asmoa.
Haur Literaturako Generoak
Generorik tradizionalenak hauek dira: poesia, narratiba eta antzerkia. Hala ere, zerrenda honi gehitu behar zaizkio komikia, material didaktikoa eta teknologia berriak.
Poesia
- Erritmo eta errimaz baliatzen da, haurrak musikaltasunagatik erakartzen baititu.
- Oso askotarikoa da: sehaskako kantak, jolas-kantak, magaleko kantak, etab.
Narratiba
- Ipuinak: 0-6 urte bitarteko haurrei zuzenduak.
- Nobelak: Bigarren haurtzaroko edo nerabeentzako pentsatuak.
Antzerkia
Hitza, keinuak eta antzezpenak laguntzen diote antzerkiari. Istorioko pertsonaiak bizirik ikustea erakargarria da. Haurrentzat, txotxongiloak edo itzalak erabiltzen dira sarritan modalitate ezberdinetan.
Komikia
Irudia eta hitza konbinatzen dituzte. Oro har, umorezkoak edo abenturazkoak dira garrantzitsuenak.
Material Didaktikoa
- Helburu pedagogikoak zein artistikoak dituzte.
- Garrantzi handia dute heziketan: baliabide eta aktibitate proposamenak eskaintzen dituzte.
- Haurrak era ludikoan ikasten du.
Teknologia Berriak
Askotan, haurrek telebistako pantailan ikusten dute. Marrazki bizidun asko ipuinak dira. 80ko hamarkadan living book-ak sortu ziren (interaktibitatearekin).
Literaturaren Igorleak
Familia
Haurrak familiaren bidez izan ohi du lehenengo kontaktua literaturarekin. Hasieran, sehaska-kantak eta ipuinak dira. Lehenengo liburuak begiratzeko eta irudikatzeko izango dira. Gaur egun, beste bide batzuk ere badaude, adibidez, telebista, CD-ak edo Internet.
Haur-eskolak
Hezitzaileak garrantzia du txikia literaturaren mundu liluragarrian, xarmagarrian eta atseginean sartzeko. Adimena hobetu eta irakurzaletasuna sustatzeko laguntza didaktikoak eta teknologikoak eskaintzen dituzte.
Gizartea, Oro Har
Zabalkundean ahaleginak nazioartean, estatu edo herri mailan egiten dira. 1953an IBBY sortu zen haur literatura sustatzeko. Hortik OEPLI sortu zen (Espainian), eta Euskal Herrian Durangoko Azoka. Haurrentzako liburutegiak irakurtzeko zaletasuna bultzatzeko jarduerak egiten dituzte. Liburutegi horien barruan nabarmentzekoak dira haurtxoen liburutegiak, eta azpimarratzekoa ere bada liburutegi mugikorra.