Haurdunaldiko eta Erditu Ondoko Tratamendu Estetikoak: Larruazalaren Zainketa
Clasificado en Lengua y literatura
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,36 KB
Haurdunaldiko eta Erditu Ondoko Tratamendu Estetikoen Protokoloak
Ptosia: Larruazalaren Beharrak
- Ptosia geldotzea eta bularra tinkatzea: Larruazala prestatu behar da.
- Larruazala garbitu eta indartu: Erabili esne garbitzaile eta emolienteak, olio dermofilekin eta malba, aloea, kamamila eta malba zuriaren estraktuekin prestatutakoak.
- Lainoztatu eta konpresak ezarri: Erabili malba, ezkia edo kamamila, eta horiekin prestatutako konpresak.
- Esfoliazio suabea egin: Entzima bidezko esfoliatzaileak erabili (papaina, bromelina...).
Tratamenduaren Muina
- Shock-tratamendua: Substantzia hidratatzaile, leheneratzaile eta tenkatzaileen kontzentratuak erabili.
- Emultsio hidratatzaile eta nutritiboak: Olio dermofilekin egindakoak erabili.
- Muskuluak kitzikatzeko korronteak: Pektoraletan eta bularrei eusten dieten giharretan erabili, giharren tonua hobetzeko.
- Modelatze masajea: Suspergarria da, baina kontuz ibili ugatz-guruina ez eskuztatzeko.
- Ez da komeni teknika elektroestetikoak erabiltzea.
Tratamendua Amaitzea
- Maskarak: Osagai tenkatzaileak (elastina, kolagenoa, serumak), hidratatzaileak eta tinkatzaileak dituzten maskarak ezarri.
- Kremak: Krema hidratatzaile, nutritibo edo leheneratzailea eman.
Aholku Profesionala
- Produktu tinkatzaileak egunero erabili.
- Ur hotzetan dutxatu, neurrizko presiopean.
- Bularraldeko eta bizkarraldeko giharrak sendotzeko ariketak egin.
- Bularretako egokia erabili.
- Ergonomia eta ibiltzeko era zaindu.
Haurdunaldian Zehar Emakumeen Aldaketak
- Zelulitisa eta haurdunaldia: Haurdunaldian, zelulitisa areagotu egin daiteke hormonen eraginez. Ez erabili zelulitisaren aurkako produkturik, umekiari kalte egin baitioke. Ahalik eta gantz, frijitu eta gozo gutxien hartu, eta ez erabili olio esentzialik.
- Orban ilunak aurpegian: Kontu handia izan behar da izpi ultramoreekin.
- Zirkulazio eskasa: Gomadun galtzerdiak eta takoiak saihestu. Ez da komeni ur oso berotan bainatzea, ezta argizari epelaz depilatzea ere. Eserita zaudenean, zangoak goian jarri, eta konpresio-galtzerdiak erabili.
- Ildoak eta lehortasuna: Ildorik ez izateko, krema espezifikoa edo krema hidratatzaile koipetsu bat erabili haurdunaldiko hirugarren hilabetetik aurrera sabelalde, bularralde, aldaka eta izterretan.
- Larruazal sentikorra eta azkura: Gorputzeko larruazala sentikorragoa bilaka daiteke. Erabili farmaziako desodorante espezifikoak.
- Bularraren hazkundea: Erabili kotoizko bularretakoak, alergiarik ez izateko, erosoak eta uztairik gabeak. Bularrak ondo eutsi behar ditu, bigundu ez daitezen. Bularretarako krema espezifikoak erabili. Erditu ondoren, edoskitzaroaren ostean, maskara tenkatzaileak eta gel tinkatzaileak erabil daitezke.
Haurdunaldiko Aldaketa Fisiologikoak
- Izerditzea handiagoa da.
- Azazkalak hauskorragoak dira.
- Buruko ilea azkarrago hazten da haurdunaldian.
- Erditu ondorengo aldia okerrena da buruko ilearentzat.