Haurraren Garapen Motorra eta Erreflexuak: Emmi Pikler Metodologia
Clasificado en Magisterio
Escrito el en vasco con un tamaño de 6,37 KB
Haurren Erreflexuak
Zuzentze-erreflexu estatikoak: Hankak luzatzeko joera da. Bigarren hilabetearen inguruan desagertzen da, hilabete batzuk geroago berriro agertzeko, zutik hasten denean.
Ibiltze-erreflexu automatikoa: Enborrari eutsita, posizio bertikalean, oinutsik eta gainazal lau batekin kontaktuan, jaioberriak hanken eta oinen mugimendua sortzen du.
Babinski erreflexua: Oin-zola ukitzean, barrurantz tolesten da, eta behatzak abaniko moduan irekitzen dira. Hirugarren hilabetean desagertzen da.
Moro erreflexua edo besoak gurutzatuta: Umeak kolpe ozen bat entzuten duenean edo bat-bateko posizio-aldaketa bat jasaten duenean, bat-batean besoak bereizten dira eta, bigarren momentu batean, berriro bularrean jartzen ditu.
Emmi Pikler Metodologiaren Printzipioak
Pertsonen arteko harreman egonkorrak, jarraituak eta estuak izan behar dira, batez ere ondo ezagutzen dituen helduen artean, eta harreman afektibo pribilegiatua izan behar du erreferentziazko pertsona batekin.
Zaintza kalitatezkoa izan behar du, helduarena zein haurrarena.
Mugimendu askea eta haurraren jarduera espontaneoa errespetatu behar da.
Heldua ez egotea haurraren gainean, hau da, bigarren planoan egotea.
Haurrentzat prestatutako inguru egokia, aberatsa, segurua…
Munduak egonkorra eta aurreikusgarria izan behar du, haurraren euskarri izango da eta erreferentziak aurkitzeko aukera emango dio.
Arau eta muga garbiak ezarri behar dira, gizarte-arauak bereganatzeko eta sozializatzeko.
Pertsona helduek ez dute oldarkortasunik azalduko.
Onak diren sentsazio eta sentimenduak bizitzeko aukera dutela ziurtatu behar dute.
Haurra zer den eta nolakoa den hartuko da abiapuntutzat, eta horretan jarriko da arreta, ez falta duen horretan.
Pertsonak haurraren nortasuna errespetatu.
Garapen Motor eta Postural Autonomoa: Bitarteko Jarrerak eta Lekualdatzeak
Garapen Motor eta Posturalaren Aldi eta Faseak Emmi Pikler Doktorearen Arabera
Hamar fase bereizten ditu, lekualdatze eta jarrera nagusiek zehazten dituztenak.
1. FASEA
Tokiz mugitu gabe gorputz-adarrak astintzea, tolestea eta luzatzea, eta burua alde batera eta bestera mugitzea.
1. Faseko Ekintzen Eskemak
I. ESKEMA: Haurra ahoz gora etzanda
1. irudia: Enborraren eta goiko eta beheko gorputz-adarren mugimendu mota gero eta gehiago egiten ditu.
2. irudia: Oinekin bultza egiten du, nahigabe lekualdatzen da, posizioa aldatzen da, atzerantz irristatzen da.
II. ESKEMA: 3-7 hilabete
3. irudia: Alboz jartzen da, posizio horretan mantentzen da eta ahoz gorako etzanera itzultzen da.
4. irudia: Bizkarraren gainean bermatuta, haurrak norabidea alda dezake oinekin urratsak emanez, eta 360° ere lortu daiteke. Orpoekin bultza eginez, aldaka eta enborraren zati bat lurretik altxatzen ditu.
5. irudia: Gero eta gehiago altxatzen ditu goiko eta beheko gorputz-adarrak.
2. FASEA: Ahuspez Biratzea (Buruz Behera)
4-8 hilabete artean ikasten da. Buruak norabidea finkatzen du. Ahuspez jartzea lortutakoan, burua plano bertikalean jartzen da lehen aldiz. Posizio hori sekuentzia bateko lehen elementua da, enborra gero eta bertikalago jartzen da, eserita, belauniko eta zutik jarri arte.
2. Faseko Ekintzen Eskemak
III. ESKEMA
6. irudia: Ahoz gorako etzaneratik ahuspezkora aldatzen da.
7. irudia: Ahuspez dagoela, urratsak egiten ditu eskuekin eta norabidea aldatzen du.
IV. ESKEMA
8. irudia: Ahuspez egoten da eta objektuak erabiltzen ditu eskuekin.
3. FASEA
Ahoz gorako etzaneratik ahuspezkora aldatu, eta ahoz gora jartzen da berriro. Fase honetakoak bi jokabide dira:
Behin eta berrizko jokabidea (4 eta 9 hilabeteetan ikusten da)
Biraka lekuz aldatzea (6-10 hilabeteetan ikusten da)
Funtsezkoak dira lateralitatea garatzeko, eta nozio hori oso garrantzitsua da gorputza espazioan kokatzeko eta lekualdatzeko.
3. Faseko Ekintzen Eskemak
9. irudia: Jarrera dortsaletik bentralera eta berriro dortsalera.
10. irudia: Bira egiten du behin eta berriro.
11. irudia: Batetik bestera desplasatzen da biraka.
4. FASEA: Narras Ibiltzea
7-13 hilabete artean. Mugimendu horiek, biraka ibiltzearekin eta lau oinean ibiltzearekin batera, gorputzeko muskuluak prestatzen dituzte, eserita eta zutik jartzeko eta egoteko. Jarduerak eta atsedenaldiak, lekualdatzeak eta manipulazioa txandakatuz, ekintzarako behar duen muskulu-tonua antolatzen eta erregulatzen du.
4. Faseko Ekintzen Eskemak
VI. ESKEMA: 7-13 hilabete artean
12. irudia: Ukondoekin txandaka bultza eginez, aurrera egiten du.
13. irudia: Eskuekin bultza eginez, atzera egiten du.
VII. ESKEMA
14. irudia: Ukondoez bermatuz, erdi eserita jartzen da, alboz egoten da.
15. irudia: Esku batekin enborrari eusten dion bitartean, bestearekin objektuak manipulatzen ditu.