Haurraren Garapen Sentsoriala eta Pertzeptiboa

Clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,51 KB

Sentsazioa eta Pertzepzioa

Sentsazioa

Garunean sortzen den inpresioa da, kanpoko edo barruko ingurunetik etorritako estimulu baten ondorioz zentzumen-errezeptore batean izandako kitzikapenak eragindakoa.

Pertzepzioa

Estimuluak antolatu eta objektu batzuk besteengandik bereizteko prozesua da. Pertzepzioa oinarrizko funtzio kognitibotzat hartzen da, eta hau esan nahi du: objektua badela, ezaugarriak dituela eta abarrez kontzientzia hartzea.

Zentzumenen Garapena Haurrarengan

Ikusmena

Ikusmena argia jasotzeko zentzumena da. Begia argi-errezeptorea da, eta haren bidez jasotzen dira inguruneko ikusmen-estimuluak.

Jaioberria gai da argia ilunetik bereizteko, baina bere ikusmen-zorroztasuna oso eskasa da (ezin ditu formak eta koloreak bereizi). Bi hilabeterekin, begirada finkatu eta egokitzen du. Seigarren hilabetean, begien eta eskuen koordinazioa eskuratzen du eta sakontasuna hautematen hasten da. Hamabi hilabete aldera, haurrak helduen ikusmen-zorroztasuna lortzen du.

Entzumena

Belarria inguruneko soinu-bibrazioak jaso eta dagokien garun-azaleko gunean interpretatzen diren pultsu elektriko bihurtzen dituen organoa da. Anatomikoki, belarriak hiru zati ditu: kanpo-belarria, erdiko belarria eta barne-belarria.

Jaioberriak gortasun partziala du, entzumen-nerbioaren heldutasun ezagatik eta mukiek entzunbideak itxita dituelako; hiru hilabete inguruan iristen du heltze-puntu optimoa. Jaioberriak soinuaren intentsitatea, tinbrea eta tonua bereiz ditzake. Fetuak ere entzun dezake. Garunaren erreakzioen erregistro elektrikoek erakusten dutenez, sortze-unearen ondorengo 25. astean, jaio baino 3,5 hilabete lehenago gutxi gorabehera, fetuak soinua hautematen du.

Ukimena

Objektuen ezaugarri ukigarriei buruzko informazioa ematen duen zentzumena da.

Dastamena

Zentzumen kimikoa da. Dastamen-errezeptoreek jaso ditzaketen oinarrizko zaporeak honako hauek dira:

  • Mikatza
  • Garratza
  • Gozoa
  • Gazia

Jaioberriak aski garatuta du zentzumen hori, dastamen-papilak jada funtzionamenduan baitzituen amaren sabelean.

Usaimena

Jaiotzeko unean aski garatuta dago. Usain atseginak (fruta) eta desatseginak (arrain edo arrautza ustelak) bereizten ditu, eta orientazioa eta zaletasuna du usain ezagunekiko. Garapen handiena hiru urterekin izaten du, eta haren pertzepzio-garapena dastamenarenarekin lotuta doa.

Entradas relacionadas: