Haurraren Garapena: Montessori, Piaget eta Pedagogia Gakoak
Clasificado en Psicología y Sociología
Escrito el en
vasco con un tamaño de 3,29 KB
Maria Montessori: Adimen Xurgatzailea
Adimen xurgatzailea: Inkontzientetik kontzienterako bidea egiten da pixkanaka.
Garapen-planoak
Lau etapa bereizten dira haurtzarotik heldutasunera:
- 0-6 urte: Adimen xurgatzailea.
- 6-12 urte: Arrazoitzailea.
- 12-18 urte: Humanistikoa.
- 18-24 urte: Espezialista.
Haurraren autonomia eta gidariaren papera
Ikasteko gogoa bultzatzen da (autoheziketa eta autozuzenketa). Gidariaren papera: Ingurune egoki eta erosoa prestatzen duen behatzailea eta hezitzailea da; haurraren zerbitzura dago, apaltasunez, arduraz eta maitasunez.
Zentzumen-pedagogia eta ingurune prestatua
Zentzumenak aintzat hartu behar dira, errealitate fisikoarekin kontaktuan egoteko beharra baitago (materialak ukitu, hizkuntza). Ingurune prestatua: Gela zabala, gauza txikiak eta material egokiak.
Ikaskuntza-arloak: Bizitza praktikoa, hizkuntza, matematika eta kultura.
Eskola-mailak: 0-3 urte (haur-kabia), 3-6 urte (etxea/bambini).
Jean Piaget: Garapen Kognitiboa
Adimena umearen ekintzen bidez eraikitzen da, maila fisikoan zein mentalean, objektu eta pertsonekin interakzioan arituz. Lau faktore nagusi:
- Hezkuntza eta gorputzaren prestakuntza.
- Esperientzia ingurune fisikoarekin.
- Besteekiko harremanak.
- Orekatzea (aurreko faktoreak elkarrekin antolatu eta koordinatzea).
Garapen-estadioak
- Sentitze-mugitzeko adimena (0-2 urte): Zentzumen eta ekintzen bidez garatzen da.
- Adimen eragile aurrekoa (2-7 urte): Sinboloak eta hitzak erabiltzen ditu pentsatzeko.
- Adimen eragile konkretua (7-12 urte): Egozentrismotik aldendu eta modu logikoan pentsatzen du.
- Adimen eragile formala (12-16 urte): Pentsamendu eta arrazonamendu abstraktura iristen da.
Emmi Pikler: Jarduera Autonomoa
Haurraren berezko garapena errespetatzea eta jarduera autonomoa sustatzea da oinarria.
Glenn Doman: Estimulazio Goiztiarra
Bizitzako lehen hiru urteak garrantzitsuenak dira haurraren garapenerako eta neuronen arteko loturak sortzeko. Garrantzitsua da haurrak jaiotzetik estimulatzea, lehen sei urteetan hobeto eta arinago ikasten baitute. Helburua haur adimentsuak eta zoriontsuak izatea da (arlo motorra, manipulazioa, ikusmena, entzumena, ukimena eta hizkuntza).
Howard Gardner: Adimen Anitzak
Adimen bakarraren teoriaren kontra dago; 12 adimen mota daudela defendatzen du. Adimena: Arazoak konpontzeko edo kultura batean baliotsuak diren produktuak sortzeko gaitasuna da.
Bernard Aucouturier: Psikomotrizitatea
Haurrak mugimendu aske eta espontaneoaren bidez esperimentatzen du, bere gorputza hautemanez eta identitatea eraikiz. Helburua: Helduaro psikologikoa lortzea ekintzen, jolasaren eta mugimenduaren bitartez.
Hezitzailearen papera
Materiala eta espazioa prestatu, haurraren jolasaren behaketa egin, beharrezkoa denean proposamenak luzatu, ipuinak kontatu eta faseen sekuentzia kontrolatu.