Haurraren Hazkuntza eta Garapena: Funtsezko Etapak eta Faktoreak

Clasificado en Magisterio

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,38 KB

Haurraren garapenaren garrantzia

Haurraren etapa bakoitza garrantzitsua al da bere hazkuntza-prozesurako?

Haurraren etapa bakoitza garrantzitsua da, modu autonomoan jokatzeko estrategiak emango dizkiolako.

Zein da hezitzailearen eta helduaren ardura haurraren garapenean?

Haurraren etapa hori ahalik eta baldintzarik onenetan bere beharrak asetzeko, helduaren eta hezitzailearen papera ezinbestekoa da; prest egon behar dute.

Haurraren hazkunde eta garapenean eragiten duten faktoreak

Haurraren hazkunde eta garapeneko hiru faktore nagusiak:

  1. Jaiotza aurreko faktoreak: Genetikoak, hormonalak eta zirkunstantzialak izan daitezke.
  2. Jaiotza inguruko faktoreak: Erditze-prozesuan egon daitezkeen zailtasunak kontuan hartzekoak dira.
  3. Jaiotza ondoko faktoreak: Haurrak inguruarekin duen harremanak eragina izango du.

Haurdunaldiko faseak

  1. 0-3 hilabete: Enbrioia. Obulua ernaldu denean, zelulak ugaldu eta horren ondorioz enbrioia hazten da.
  2. 3-6 hilabete: Bizkor hazten jarraituko du. Organoak perfekzionatu eta funtzionatzen hasten dira. Estimuluei erantzuteko gai da.
  3. 7-9 hilabete: Fetua. Birika-sistemaren hazkundea garatzen da. Fetua hazi egingo da.

Hazkundea eta garapen-gradienteak

Haurra ez da modu uniformean hazten. Hau gradiente-legeagatik gertatzen da. Gradiente zefalokaudalari esker, aurrenik buruko muskuluak garatzen dira. Ondoren, goi-enborreko adarrak eta, azkenik, beheko-enborreko adarrak garatzen dira.

Hazkundearen jarraipena

Hazkundearen jarraipena egiteko, zer parametro kontrolatu behar ditugu?

Hazkundearen jarraipena egiteko, garaiera, pisua, garezur-perimetroa eta perimetro torazikoa kontrolatu behar ditugu. Hauek pediatrak neurtuko ditu.

Zer ezarri behar da hazkunde-parametroak normalak diren ikusteko?

Pediatrak egindako jarraibide eta kontrol batzuk ezarri beharko dira, hazkunde-parametroak normalak diren ikusteko.

Zein minututan neurtzen dira parametroak haurra jaiotzen den momentuan?

Parametro hauek haurra jaio eta lehenengo minutuan eta bosgarren minutuan neurtzen dira.

Eta nola deitzen zaio jaio bezain laster egiten den testari?

Apgar testa.

Entradas relacionadas: