Haurren Garapen Motorra: Etapak eta Ondorioak
Clasificado en Magisterio
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,24 KB
Haurren Garapen Motorraren Etapak
5-8/16 hilabete
Egonkortasun ona ematen dio. Pixkanaka, sostenguak gutxituz joango da, bertikalki jartzea lortu arte. Enborra garatzen hasiko da, eskuak plano bertikalean jarriz, eta hala muskuluak prestatuko ditu esertzeko. Sentsazio eta pertzepzio berriak, eta altueraren eta sakontasunaren nozioak.
7-9/15 hilabete
Narras eta 4 oinean ibiltzetik garatutako ekintza-eskemekin jarraituz, eskuak plano bertikalean bermatuz egiten du jarrera-sekuentzia bera, belauniko jarri arte. Lekuz mugitzen dira eta erraz jartzen dira eserita, edo hasten dira 4 oinean eta berriro belaunikatzen. Belaunikatzea, zutik jartzearen eta oinez ibiltzearen aurreko urratsa da. Enborra bertikal jartzen laguntzen du, izterrekin lerrokatuz, grabitate-zentroa bermetik gertu dagoela.
10-13/21 hilabete
Oinez ibiltzea, bigarren urtearen ezaugarria. Garapen motorra modu autonomoan antolatzen denean ikusten da. Jauzi kualitatiboa gizakiaren garapenean. Haurra ez da ibiltzen jaiotzetiko errepertorio biologiko bat duelako soilik, baita inguruan dituen gizakiak ibiltzen direlako ere, eta heltze-prozesuari eta identifikazio-prozesuari esker.
Ondorioak
Funtzio motorra ez da “ekintza erabat mekanikoa”, baizik eta ingurunearekiko interakzio aktibo eta etengabea. Helduak ez dio erakusten mugimendu jakinik, baizik eta haren egitekoa behatzea eta eboluzionatzeko behar dituen elementuak ematea da. Helduak ez du inoiz haurra autonomikoki jarri ezin duen postuan jartzen. Mugimendua bizi-iturria da. Mugitzen ez diren haurrek arazo bat izan dezakete.
Programazio Indibiduala
Zenbait atzerapen funtzional edo azalpenen ondorioz behar bereziak dituztenean, heldutasun eskasa edo motela dutelako egiten da. Haurraren beharretara egokitu egiten da programazioa. Hezitzaileak egin eta praktikan jarri behar du. Ereduak badaude, baina bakoitzak autonomia du gustuko eran egiteko.
Kurrikulum Egokitzapena
Zentzumen-azalpena (behar bereziak dituenean egiten da; bere adinerarekiko aldea 2 kurtsokoa izan behar da). Eredu ofiziala espezialisten laguntzarekin egin behar da, baina tutorea da arduraduna. Ofizialki, familia, berritzegunea eta berrikuntza pedagogikoak onartu eta sinatu behar dute.