Haurren Hazkundea eta Garapena: Kontrol Gida Pediatrikoa

Clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,21 KB

Haurren Hazkundea eta Garapena: Oinarrizko Kontzeptuak

Zer da Haztea?

Aldaketa fisikoak izatea da: gorputzaren dimentsioak handitzea eta organismoaren proportzioak aldatzea.

Zer da Heltzea?

Gizaki edo pertsonen barne-egituretan izaten diren aldaketa biologikoei egiten die erreferentzia.

Garapenaren Eboluzioa

Garapena etengabeko elkarrekintzan gertatzen da eta bizitza osoan zehar, ikasketaren bidez, ezagutza berriak ahalbidetzen ditu.

Hazkundearen eta Osasunaren Kontrola

Buru Perimetroaren Neurketa: Zer Adierazten Du?

Garezur barruko bolumena eta garunaren hazkundea adierazten ditu. Parametro honek lehenago (2-4 urteetan) fetu malnutrizioa egon den adierazten digu. Garrantzitsua da parametro honen balorazioa egitea; arazoren bat balego, bost urtera arte jarraipena egin beharko zaio. Neurketa zinta metriko malgu batekin egin behar da.

Garaiera Txiki Patologikoa: Motak eta Definizioa

Ez dira ohikoak (%10a izan ohi da) eta gaixotasun batzuekin dute zerikusia.

Garapenaren Kontrola: Aztertu Beharreko Arloak

Garapena adinarekin bat datorrela ikusteko, arlo hauek aztertzen dira:

  • Mugimendu-garapena
  • Hizkuntza-garapena
  • Garapen kognitiboa
  • Garapen sozioafektiboa

Apgar Testa: Pediatrak Nola Ebaluatzen Du?

Apgar testa jaioberriaren osasun egoera azkar ebaluatzeko tresna da. Bi alderdi nagusi aztertzen dira:

  1. Jaioberria miatzea: Ilearen sendotasuna, aurpegian kolperik duen edo ez, lepoa, enborra, besoak eta ipurmasailak miatuko zaizkie lehen ebaluazioan.
  2. Apgarren testa: 0-2 artean puntuatzen da parametro hauek hartuta:
    • Minutuko taupada kopurua
    • Arnasketa mota
    • Muskuluen tonua
    • Erreflexuak
    • Azalaren kolorea

Zaintza eta Jarraipena

Hazkundearen eta Garapenaren Balorazioa: Nork Egin?

Hazkundearen eta garapenaren balorazioa eta jarraipena hainbat eremutan egiten da:

  1. Familia eremuan: Balorazioa ez da hain zorrotza eta sistematikoa izaten, nahiko subjektiboa izaten da, behatzailearen sentsibilitatearen esku egoten da.
  2. Haurreskoletan: Informazioa sistematikoagoa da eta ekintza edo egoera zehatzei buruzko informazioa biltzen da.
  3. Osasun eremua: Osasunarekin zerikusia duten alderdietan zentratzen da, haurraren hazte-prozesua beharrezkoa dela ziurtatzeko.

Haurraren Zaintzan Behatu Beharreko Alderdiak

Haurraren zaintzan funtsezkoak diren alderdiak:

  1. Elikadura: Dieta aberatsa eta denetik jaten duela ziurtatu behar dugu.
  2. Higienea: Alderdi garrantzitsua da; higiene faltak infekzioak eta gaixotasunak sor ditzake.
  3. Atsedena edo atseden-jarduera.
  4. Gainerakoekin harremana.
  5. Inguru fisikoarekiko harremana: Umeek askotan ez dute adinerako garaiera edo pisu egokiak izaten. Inguruaren giroa kontuan hartu.
  6. Zer ekintza egiten dituen.

Helduen eta Hezitzaileen Ardura

Haurrek behar duten hazkunde eta garapenerako denbora ematea, ahalik eta baldintzarik onenetan izan dadin.

Entradas relacionadas: