Haurren Hizkuntzaren Garapen Etapak

Clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,13 KB

Hizkuntza Ez-konbinatorioaren Etapa (12-24 hilabete)

Etapa honetan, haurrak hitzak nahita esaten ditu. 12 hilabeterekin izendatuko ditu, eta 24 hilabete inguru dituenean, testuinguru barruko esaldi oso baten esanahia hartuko du. Urtebete inguruan, lehenengo hitzak agertzen dira, benetako hizkuntzaren hasiera markatuz. Zizakadura gutxiago izaten da. 9-18 hilabete bitartean, haurrak lehenengo hitz arruntak esaten ditu, edo gurasoek arruntzat ematen dituztenak.

Hitzen artikulazioa

/a/ izan ohi da lehen bokala, eta /p/ edo /m/ lehen kontsonantea. Ondorioz, "papa" eta "mama" lehen hitzak izatea erraza da. Zenbait kontsonante ez ditu ondo artikulatuko 7-8 urtera arte (f, s, z, j, ll, r, rr). Helduak imitatzen saiatuko dira, nahiz eta ezin ahoskatu hitz horiek; hitzak sinplifikatzeko joera dute.

Hitzen esanahia

Batzuetan, gauza ezberdinei izen berdina emango die, komunean duten zerbait kontuan hartuko duelako haurrak. P. Reichen arabera, haurraren eta helduaren erreferente adierazien klaseen arteko hainbat harreman mota daude, eta eredu hauek sailkatu zituen:

  • Elkarrekikotasunik eza: Oso gutxitan gertatzen da, helduen hizkuntzarekin zerikusirik ez duen terminoa erabiltzean datza.
  • Erabateko elkarrekikotasuna: Ez da oso ohikoa garapen lexikoaren hasieran, izen bereziak alde batera utzita.
  • Gainjartze partziala: Adibidez, "aita" hitzaren erabileran eta inguruko gizonezkoak "aita" ere deitzea.
  • Gehiegizko orokortzea: Gainjartze partzialetik bereiztea zaila da. Multzo handi bati berdin deitzea. Adibidez, animalia guztiak "au-au" deitzea.
  • Gutxiegi orokortzea: Adibidez, soilik "au-au" bere txakurrari deitzea eta ez gainontzeko txakurrei.

Hitzen asmoa

  • Funtzio erreferentziala: Objektuak izendatzeko erabiltzen du.
  • Funtzio adierazkorra: Nahiak adierazteko erabiltzen du. Hitza ez denez nahikoa haurrak esan nahi duena adierazteko, keinuek, intonazio-aldaketek eta testuinguruak lagunduko diote helduari haurrak esan nahi duena interpretatzen. Intonazioa eta keinuak haurrak lehenengo hitzak esan baino lehen ematen ohi dira.

Hizkuntza Konbinatorioaren Etapa (24-72 hilabete)

Etapa oso luzea da, hizkuntza-egiturez jabetzen hasten garenean hasi eta 6 urterekin bukatzen dena. Hiru azpietapa edo fase ditu:

  1. Haurra hitz solteak lotzeko gai da.
  2. Lehenengo esaldiak sortzea.
  3. Helduen hizkuntzan murgiltzen hastea.

1. Hitz solteak lotzea

Hizkuntza telegrafikoa enuntziatu berean hainbat hitz konbinatzeko gaitasuna da. Adierazteko gaitasun handiagoa izango du bi arrazoirengatik:

  1. Hainbat hitz dituzten mezuek enuntziatuen informaziorako gaitasuna handitzen dute.
  2. Hitz bakarrarekin adierazi ezin dituen zentzuak zehaztea ahalbidetzen du.

Erabiliko dituen kategoriak izenak, aditzak eta adjektiboak dira. Ez ditu erabiliko postposizioak, artikuluak eta juntagailuak. Haurrak lehenengo hitzari intentsitate handiagoa emango dio. Bigarren hitza gehiago aldatu ohi da, lehenengo hitzean jartzen duelako enfasia eta arreta. Esaten duenaren ordenaz ohartu behar dugu haurra ulertzeko.

2. Lehenengo esaldiak sortzea

30-32 hilabeterekin, lehenengo esaldiak sortzen ditu, hitz gehiago dakielako eta arauak ikasi dituelako. Arau garrantzitsuenak hauek dira:

  1. Morfemak eta flexioak ikastea: Ordena honetan: pluralaren bukaerak, partizipioaren edo gerundioaren bukaerak, postposiziorik erabilienak, artikulu mugagabeak, artikulu mugatuak, aditz laguntzaileak. Hiperzuzenketak (aditz erregularretan eta irregularretan flexio berak erabiltzea).
  2. Lexikoa handitzea: Arau berriak ikasi eta lexiko handiagoaz jabetuko da, interesaren eta giro soziokulturalaren arabera. Hitzak ikasten ditu ezberdintasunak adierazteko beste termino bat behar duenean.
  3. Ezeztapenaren erabilera: Hasieran burua mugituz, eta gero "ez" hitza esango du. "Ez" hitza agertuko da errealitatea eta eskaera bat ez datozenean. Garrantzitsua da etapa honetan ezeztapena lantzea.
  4. Galderak egitea: Hasieran goranzko tonuak markatzen ditu galderak. 32 hilabeterekin lehenengo galderak. 36 hilabeterekin "zer", "nor", "nola", "zergatik" galdetzen du.
  5. Arau sintaktikoak ikastea: Esaldian esandakoaren ordena jarraituko dute.
  6. Kontzeptu erlatiboak erabiltzen jakitea: Tamaina, distantzia, kantitatea, denbora, etab. kontzeptuak barneratuko ditu. Lehena tamaina izanen da.

3. Helduen hizkuntzarantz

3 urtetik 6 urtera bitartean. Hizkuntza helduen gisan erabiltzeko, haurrak zenbait gauza ikasi behar ditu:

  • Ikuspuntuak handitzea: Bere tokian ez dauden gertaerei buruz hitz egiten hasi, eta bere gurasoak ez direnen inguruan ere.
  • Denbora banatzea: Orainean, iraganean eta etorkizunean banatzen hasiko da.
  • Denbora erreala eta irreala bereizteko gaitasuna.
  • Elkarrizketan aritzen ikastea.

Entradas relacionadas: