Hedapen txartela

Clasificado en Matemáticas

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,4 KB

Estrat. soziala (klase sozialaren eta estatusaren arabera): Soziologiak “gizarte estratifikazio” terminoa gizarteetan eta gizataldeen artean dagoen desberdintasunaren araberako egitura iraunkorrak deskribatzeko erabiltzen du. // Terminoak modu hierarkiko batean gizarteko behe eta goi mailez hitz egiten du; aberastasun edota boterearen araberako mailaketa aintzat hartzen duelarik. Maila bakoitzeko kideek  bizitza aukera jakin batzuk izan ditzakete baina pentsatu, jardun eta sentitzeko modu berdin samarrak izateko joera dute; baita beren estratuko gainerako kideekin identitate eta kidetasun komuna ere. // Gizarte estratuen arteko desberdintasuna bost multzotan sailkatu dira, historia, ingurune eta kultura desberdinen arabera: - Antzina Aroko gizartea. - Ekialde despotismoaren araberako gizartea. - Kasta gizartea. - Estamentuzko gizarte. - Klase gizartea. Estrat. Eta klase soziala A: Klase soziala gizarte estratifikazio mota bat da. Bertan, gizatalde batek sozialki edo ekonomikoki batzen dituen ezaugarri berak partekatzen ditu. Lotura hauek interes edo helburu amankomunengatik sosrtuak izan daitezke eta pertsonen arteko elkartasuna  indartzen dute. Klase sistemaren eraketa bere gizartearen funtzioen araberako izaten dira. // Klaseen gizartea banaketa hierarkiko batean oinarritzen da. Batez ere, diru-sarreren ddesberdintasunean, aberastasunean eta errekurtso materialean sarbideetan. Hala ere, klaseak ez diratalde itxiak eta norbanako bat talde batetik bestera mugitu daiteke. Estrat. Soziala eta estatusa A:  Estatusa pertsona batek gizartean daukan posiziori dagokiio, bi motatakoak izan daitezke: - Estatu atxikia: Jaiotzetiko ezaugarrien arabera ezarritako estatusa da;gizabanakoaren ahalmenak edo baliabideak kontuan hartzen ez dituena. Pertsonei adinaren, sexuaren, arrazaren edo beste jaiotzetiko ezaugarri baten arabera atxikitzen zaien hedapen soziala (beltza edo zuria).  - Estatus lortua:Gizabanakoaren hautaketaren, ahaleginen edo ekintzen bidez lortutako estatusa da. Gizabanakoak bere merituei esker eskuratzen dituen kokapen eta balorapen sozialak hain zuzen (lehendakari bat). // Rola berriz, estatus jakin batean kokatuta dagoen pertsona batengandik espero den jarrera da.


Entradas relacionadas: