Hedapen txartela

Clasificado en Matemáticas

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,21 KB

Inperialismoaren faktore ekonomikoak azaldu: Faktore ekonomikoek eragin handiagoa izan zuten. Bigarren Industria Iraultzarekin, gora egin zuen ekoizpenak, eta lehengaien premia ekarri zuen industriaren eskakizun berriei erantzun beharrak. Erresuma Batuak izan ezik, protekzionismoa ezarri zuten herrialde gehienek beren produktuak babesteko. Hala, estatu guztiek koloniak sortu zituzten, beren industrietako produktuak saltzeko merkatu esklusiboak izateko, lehengaiak eskuratzeko eta beren etekinak arriskurik gabe inbertitzeko.Merkataritza hedapena zela-eta, potentziek ezinbestekoa zuten itsas ibilbide nagusietan portuak izatea, ontziak erregaiz betetzeko. Zer ziren gutun konpainiak? Merkataritzako enpresa pribatuak ziren, errege gutun edo gutun konstituzional bat jasotzen zutenak, zeinaren arabera jartzen baitzen haien eskuetan kolonia bateko gobernua edo ustiapena. Konpainia haiek, ordea, beren izen ona galdu zuten askotariko gehiegikeriak zirela-eta, eta gobernuek hartu zuten kolonien gaineko zuzeneko administrazioaren ardura. Merkataritza kolonien ezaugarriak azaldu: Merkataritza koloniak kostaldean sortu ohi ziren; kokaleku egokian izaten zituzten portuak, eta kanpoarekin ongi komunikatuak. Ez zuten izaten lurralde hedadura handia, eta ez ziren erabiltzen hedapen kolonialerako. Esportazioak eta lehengaien trukea ziren haien xedeak. Oinarri estrategiko modura edo itsasontziak ikatzez hornitzeko portu gisa ziharduten. Jarduera kolonialaren bidez, zer sortu zuten Britainiarrek? Jarduera kolonialaren bidez, halaber, britainiarrek agindupeko eremuak sortu zituzten Kanadan, Australian eta Zeelanda Berrian, besteak beste. Kasu berezia izan zen Hegoafrika; agindupeko eremu hartan, gutxiengo zuriari, britainiarrari edo boerrari aitortu zitzaizkion eskubide eta pribilegio sozial guztiak.Ekialdeko Afrikan, britainiarrek inperio jarraitu bat osatu nahi izan zuten Lurmutur Hiriaren eta Kairoren artean. Mendebaldeko Afrikan, berriz, zenbait koloniaren bidez Hegoaldeko Afrikarekiko komunikazioa bermatu zuten. Zer egin zuen Frantziak 1871an jasandako porrotari aurre egiteko? Frantziaren ospea oso ahulduta zegoen nazioartean, Prusiaren kontrako gerran 1871n izandako hondamenaren eraginez eta Suezko kanalaren gaineko kontrola galdu izanaren eraginez; porrot haiei aurre egiteko, Jules Ferry lehen ministroak kolonizazioari bultzada eman zion 1880ko hamarraldiaren hasieran. Haren agintaldian, komunitate kultural eta politikoa sortzea izan zen hedapen kolonialaren helburua, interes ekonomikoei erantzuteaz gainera. Zein egoeratan gelditu zen kolonialismoa pairatutako kolonietako gizartea? Gizarte egitura berri eta konplexuak sortu ziren, Gizarte berdintasunik eza areagotu egin zen, eta gizartean banaketa handia sortu zen: : goi burgesia koloniala, funtzionario, merkatari eta militarrek osatua; tokiko buruzagiek osatutako tokiko eliteak; tokiko burgesia ertaina, funtzionario, merkatari eta profesionalak biltzen zituena; hirietako proletariotza ugaria eta nekazariak, eskubide urri eta lan baldintza izugarriak zituztenak.

Entradas relacionadas: