Helburuak, Proaktibitatea, Plangintza eta Sinérgia: Arrakastarako Gakoak

Clasificado en Matemáticas

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,01 KB

IKUSPENA: Bi Aldiz Sortzen Dira Gauzak

Ideia guztiak gure irudimenean sortzen ditugu lehenik, eta ondoren fisikoki gauzatzen ditugu. Horregatik esan ohi dugu bi aldiz sortzen direla gauza guztiak.

Helburuak Laburbilduz:

  • Errealista izan behar du.
  • Nahi duzuna adierazi behar da, baikortasunez.
  • Neurgarria izan behar du.
  • Denboran mantendu behar da.
  • Noiz, non eta norekin egin behar duten argi adierazi behar da.
  • Gure bizitzarekin bateragarria izan behar da.

Helburuak ez lortzeko aukera modu positiboan ikusi behar da beti. Bi aldiz sortzen dira gauza guztiak: lehenik eta behin, gure buruan; eta gero gauzatzen dira.

PROAKTIBITATEA: Erantzukizuna eta Erabakitzeko Gaitasuna

Egiten ditugun gauzen erantzukizuna gure gain hartzea, helburua lortzeko asmoz. Zer eta nola nahi dugun erabakitzea.

Laburbilduz:

  • Proaktibitatea da zer eta nola nahi den erabakitzea.
  • Askatasunez erabakitzea, ondo eta gaizki egindako akatsen erantzukizuna onartuz. Porrota ez da zerbait negatibotzat hartu behar, positibotzat baizik. Zer zuzendu eta zertan hobetu behar dugun erakusten digu, beraz, arrakasta lortzeko maila bat izan daiteke.

PLANIFIKAZIOA: Helburuak Lortzeko Prozesua

Helburu jakin bat lortzearren, iritziak hartzeko martxan jartzen den prozesuari deritzo. Hau da, planifikazioa da, emaitza jakin bat lortzeko urrats batzuk jarraitzea.

Laburbilduz:

  • Eraginkorra izateko zer nahi dugun jakitea oso garrantzitsua da eta hori lortzeko eman beharreko urratsak, baita horien ordena ere zehaztu behar ditugu.
  • Egitasmo bat martxan jartzeko orduan, denbora galtzea eragiten diguten faktoreak hauek dira: 1. Dizipina eza. 2. Alferkeria. 3. Askotariko lanak egitea eta gehiegi egin nahi izatea. 4. Amaitu gabeko lanak.

Hau ikusiz, inprobisatzeko gaitasuna edukitzea oso garrantzitsua da, hau da, ezarritako gidoirik gabe lan egiteko “ahalmena” izatea eta bilatutako emaitza asimilatzeko ere.

SINERGIA: Talde Lanaren Indarra

Taldeko lanaren emaitza beti izango da handiagoa taldeko kide bakoitzaren esfortzu eta gaitasunen batura baino (adibidez: 2+2=5). Hau da, pertsona sinergikoa, kooperatiboa; badaki taldean lana egiteak, lana errazten duela.

Ezaugarriak:

  • Pentsamolde irekia eduki behar da.
  • Umila, adeitsua eta eskuzabala (bere ezagutza eta baliabideak besteekin konpartitzeko) izan behar da.
  • Bere ideien berri emateko eta besteenak entzun eta onartzeko prest egon beharra dago.
  • Besteen ezagutza, gauza onak,... antzeman edo onartu behar ditu eta besteengandik ikasi behar du.
  • Indibidualismoaren aurrean, kolektibismoaren jarrera erakutsi behar da.

Laburbilduz: Proiektu komun batean talentuak eta abileziak elkartzeak, lana errazten du eta bakoitzak bere aldetik jardunda baino emaitzak hobeagoak lortzen dira.

Entradas relacionadas: