Heriotza eta Dohaintza Zergak: Araudia eta Ahaidetasun Taldeak
Clasificado en Derecho
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,52 KB
3. Zerga-zorra
Hemen hiru artikulu: 20, 21, 22 eta nazioarteko ezarpen bikoitzagatiko artikulua.
20.1. artikulua: Heriotza dela eta nahiz dohaintzaz edo titulu parekagarri baten bidez egindako eskurapenek kausatzaile edo dohaintza emailearen edo kausadun edo dohaintza hartzailearen artean dagoen ahaidetasun edo harreman mailaren arabera tributatuko dute eta talde hauen arabera.
Lehendabiziko taldea (1.5 bakarrik da karga tasa):
- a) Ondorengo ahaideek edo adoptatuek.
- b) Ezkontideak edo maiatzaren 7ko 2/2003 legean jasotakoaren arabera osatutako izatezko bikoteak direnean. Izatezko bikote kidea.
- c) Aurreko ahaideek edo adoptatzaileek.
Bigarren taldea:
- a) Odolkidetasun bidezko bigarren eta hirugarren mailako zeharkako ahaideak.
- b) Ezkontza bidezko aurreko eta ondorengo ahaide direnek; bai eta maiatzaren 7ko 2/2003 legearen arabera izatezko bikote bat osatzearen ondorioz halakotzat hartzen direnek egiten dituzten eskurapenak.
Hirugarren taldea:
- a) Laugarren mailako zeharkako ahaideak. Lehengusuak.
- b) Ezkontza bidezko bigarren eta hirugarren mailako zeharkako ahaide direnen bai eta maiatzaren 7ko 2/2003 legearen arabera izatezko bikotea osatzearen ondorioz halakotzat hartzen direnean. Adibidez; zure emaztearen anai-arrebak.
- c) Maila hurrunagokoek eta arrotzek egiten dituzten eskurapenak.
Kausadunak ezezagunak badira, arrazoien arteko oinordekoei dagokien tarifen arabera egingo da likidazioa. Beraiek nortzuk diren ezagutuz gero bidezkoa den itzulketa eragotzi gabe. (20.1 art)
20.2. Bizi Aseguruak
Bizi aseguruengatik jasotako diru zenbatekoa heriotza dela eta egindako eskualdaketetarako indarrean dagoen tarifa bera aplikatuz likidatuko dira. Herentzia osatzen duten ondasun eta eskubideak bereizita. Bizitza aseguruetan kontratatzaileak edo aseguru hartzailearen eta onuradunaren arteko ahaidetasun mailaren arabera, ordainduko da zerga.
Aseguru Kolektiboetan eta enpresek beren enplegatuen alde kontratatutako aseguruetan, aseguratuaren eta onuradunaren arteko ahaidetasun mailari begiratzen zaio.
Kuota oso (21. artikulua)
Zergaren kuota osoa ateratzeko aurreko artikulua jarraituz kalkulatutako oinarri likidagarriari tasa edo tarifa hauek aplikatuko zaizkio. Beti ere, 20. artikuluaren lehendabiziko zenbakian jasotako ahaidetasun taldearen arabera (orain arte ikusitakoa 1, 2, 3 taldea). Horrela bi kasu daude:
- 1. Lehenengoei %1,5eko zerga tasa aplikatuko zaio.
- 2. Bigarren eta hirugarren taldeei jada tarifa batzuk aplikatuko zaizkio. Ez kargak. Zenbat irabazten duzun tarifa desberdinak.
Nazioarteko ezarpen bikoitza (22. Art) Deducción de doble imposición
Ordaintzen duzu bai atzerrian eta bai hemen. Tratatu bilaterales para impedir la doble imposición. Izan ere, tratatu batez badu Espainiak bi aldiz ordainduko du. Kasu hauetan kenkari bat aplikatuko da.
Zerga honetako kuota beteari hurrengo bi zenbateko kopuruetako txikiena kenduko zaio:
- a) Zerga honen menpeko ondare gehikuntzari eragiten dion antzeko kargagatik atzerrian ordaindutakoaren zenbateko efektiboa.
- b) Zerga honen bataz besteko tipoa Espainiatik kanpo kokatutako ondasunei edo erabil daitezkeen eskubideei dagokien ondare gehikuntzari aplikatzetik ateratzen den emaitza antzeko zerga batenetik atzerrian karga bera meneratuak izan balira.