Heste biloak
Clasificado en Biología
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,03 KB
Urdailaren 3 geruza: -Serosoa: mesotelio izeneko geruza batez tapizatutako ehun konektibo laxoz osatuta, urdaila bere hadadura osan biltzen du. -Mukosa: Ehun konjuntibo nahiko trinkoak osatzen du, non odol hodi, hodi linfatiko eta nerbio akabera ugari dauden. -Muskularra: Barruan 3 gihar liso geruza daude: barnekoa, ertaina eta kanpokoa. Tunika muskular gastrikoa gihar gastrikotzat har daiteke, bere uzkurdurei esker.
Heste lodia: Materiala koloneko goranzko, beherazko eta zeharkako zatietan eta sigmoidean zehar igarotzen da eta azkenik, ondoestera. Hortik hondakinak organismotik kanporatzen dira. Heste lodia itsuan hasten da. Itsua barne peritoneoa da eta bermiforma gehigarria ere. Hauek dira bere zatiak: Itsua: -Heste lodiaren zatirk hurbilenean agertzen den peritoneo barneko poltsa.- Ileona, heste meharraren azken zatia, heste lodiari lotzen zaio balbula ileokekalaren bidez, eta irteerarik gabeko heste lodiaren beherazko zati bat utziz egiten du, itsu bezela ezagutzen den zatia dena.
Kolona: koloneko zatiak hauek dira:- Goranzko kolona: Heste lodiaren bigarren sekzioa da, posizio bertikalean dagoena. Bere funtzio nagusia ura eta elektrolitoak xurgatzea da, potasioa eta sodioa adibidez. -Zeharkako kolona: Hirugarren zatiari egiten dio erreferentzia.Kolonaren sekziorik luzeena da eta gehien mugitzen dena. Gutxi gora behera 45cmko luzera du eta goranzko kolonaren antzera, elektrolitoak eta ura xurgatzea da bere funtzio nagusia. -Beheranzko kolona: Zeharkakokoloniaren atzetik doan heste lodiari dagokion zatia da. Ondoren sigmoide kolona dago. Bere funtzio nagusia materia fekalak biltegiratzea da, ondoren uzkitik kanporatzen diren arte. -Kolon sigmoidea: Heste lodiaren azken zatia da, s letraren antza daka eta 40cm inguruko luzera. Paretak muskularrak dira eta uzkurtu egiten dira. -Itsua: Alde honetan itsasoratzen da heste meharra. Puntu horretatik hasten da kolona igotzen, gibelaren eremura iritsi arte.
Ondestea: -Barneko esfinterra: Muskulu laua eta ondesteko mukosaren muskuluaren jarraipena. -Kanpoko esfinterra: Muskulu estriatua eta uzkiaren muskulu jasotzaileen jarraipena.
Peritoneoaren zatiak:
-Mesoa: organoak peritoneoaren atzeko hormara lotzen dituzten tolesturak dira. 3 zati: -Mesenterio: Heste meharraren heldulekuak sabeleko hormaren atzealdera lotzen dituzten tolesturak. -Mesogastrium: Urdaila sabeleko hormarekin batzen duen mesoa. -Mesoduodenoa:Duodenoa fetuaren sabeleko hormarekin lotzen duen ehun peritoneozko tolestura da.
-Lotailuak:Organo bat sabeleko hormara lotzen duten peritoneozko tolesturak dira.
-epiploia: sabeleko 2 organo elkarren artean batzen dituen peritoneoaren tolesturak dira, odol hodi garrantzitsuak pasatzen dira bertatik:- Poltsa omentala. -Hainbat epiploi daude: urdaila eta zeharkako kolonarekin lotzen duen omentum nagusia(gastrokolikoa) eta urdaila gibelarekin lotzen duen omentium txikia(gastrohepatikoa).