Heziberri 2020ko Planaren Ikastetxe Curriculum Proiektua
Clasificado en Derecho
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,87 KB
Adierazi zure hitzekin Heziberri 2020ko planaren barruan Ikastetxe Curriculum Proiektuaren artikuluak zer dioen. Esan baita ere zenbagarren artikulua den Heziberri planaren barnean.
15. artikulua: Ikastetxearen Hezkuntza Proiektua
1. Ikastetxeak bere autonomiatik abiatuta egindako hezkuntza-aukera eta jardun-ildo nagusiak jasotzen dituen proposamen integrala zehaztuko du, hezkuntza-komunitateak ikastetxean egingo duen esku-hartzea zuzentzeko erreferentzia izango delarik.
2. Ikastetxearen nortasunari gorputza ematen dioten ezaugarriak eta balioak ezartzen dira; helburuak; oinarrizko konpetentziak; hizkuntzaren, curriculumaren eta antolakuntzaren arloko irizpideak, lehentasunak.
3. Haurrak eta nerabeak zaintzeko eta babesteko otsailaren 18ko Legearen arabera, ikastetxeetako Hezkuntza eta Curriculum Proiektuek kontuan hartu beharrekoak.
4. Ikastetxearen Hezkuntza Proiektuaren garapena eta zehaztapena.
5. Ikastetxearen Hezkuntza Proiektua onartzea. Argitara eman.
Hezkuntza Proiektuaren barneko atal bat Kalitate Proiektua da. Adierazi zure hitzekin zertan datzan.
Kalitatea zentroak duen funtzionatzeko erari egiten dio erreferentzia, hori dela eta, arlo bati baino gehiagori eragiten dion funtzionamendua izango da:
- Eskaintzen den hezkuntza zerbitzuaren kalitatea, bai eta bestelako zerbitzuena ere (jangela, irteerak...)
- Haurren garapena eta formazioa ahalik eta hoberena izateko kalitatezko irizpideak.
- Baliabideen kudeaketaren kalitatea.
Interesgarria litzateke IKPetan, edo haiekin bat etorriz, kalitate proiektuak garatzea. Izan ere, hauen helburua eskolara xedeetan aurreikusi diren emaitzak neurtu, eratu eta aztertzea baino ez da, eta analisi horren bidez, beharrezkoak liratekeen neurri zuzentzaileak planteatzea hezkuntza proiektutik ez desbideratzeko.
Antolamendu eta jarduera araudia (AJA) eta Ikastetxeko Barne Araudia (IBA), gauza bera (berdina) da? Arrazonatu eta azaldu zertan datzan.
Bai, gauza bera dira. Ikastetxeko funtzionamendua eta elkarbizitzaren antolamendua arautzen du. Bertan, bizikidetza planak ezartzen dituen arau guztiak jaso beharko dira. Haur eskolako AJAk hartzen dituen alderdietako batzuk hauek dira:
- Giza baliabideak eta haien eginkizunak.
- Ikastetxeko funtzionamendu arauak.
- Pertsonen eskubideak eta betebeharrak.
- Onartze arautegia.
- Osasun eta garbitasun arauak.
- Protokoloak.
Eskola datu bilketa egitekoko hiru ataletan bananduko banitu:
- a) Kokapena, hizkuntza, langileak, ekipamenduak.
- b) Familia motak, hizkuntza, alderdi kognitiboak, esperientziak, adina, sexua, ama hizkuntza.
- c) Jarduerak, ordutegiak, txokoak, sistema pedagogikoa, material didaktikoa.